(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak parte hartu du Al Gore jaunak gaur inauguratu duen "beroketa globalari" buruzko topaketan asteazkena, 2007.eko otsailak 7

Foru Administrazioak nabarmendu du energia berriztagarriek garapeneko bide berriak sortzen dituztela landa-zonaldeetan, industria jarduera eta gazteentzako lanpostu berriei bide emanez.


Nafarroako Gobernuak, Energia Berriztagarriei buruzko Prestakuntza Zentroaren bidez (CENIFER), "Energia, Udalerria eta Beroketa Globala (EMCG)" izeneko nazioarteko lehenengo topaketan parte hartu du. Adierazitako topaketa Madrilen inauguratu da goiz honetan, eta Estatu Batuetako Al Gore presidenteorde ohiak hasierako hitzaldia eman du. Nazioarteko batzarraren helburua "sentsibilizatzea eta konponbide eraginkorrak, errealak eta ekonomia- eta politika-aukerak eskaintzea da planetaren berokuntza globala eten egiteko". Gogoratu behar da Nafarroak, egun, kontsumo elektrikoaren %65 baino gehiago energia berriztagarrien bidez egiten duela, eta horrek nazioarteko erreferente bilakatu du.


CENIFER Zentroaren gerente Begoña Urien andreak Nafarroa ordezkatu du "Prestakuntza Aukerak eta Gizarte Ekimena" izeneko mahai-inguru batzuetan. Begoña Urien andrearekin batera, Mar Asunción (Klima Aldaketari buruzko Programaren burua, WWF/ADENA); José Luis García Ortega (Greenpeace elkarteko Energia burua) eta Ladislao Martínez (Ecologistas en Acción elkartearen Energia eta Klima Aldaketaren arloa) aritu dira.


Hain zuzen ere, CENIFER zentroaren zuzendariak nabarmendu du energia berriztagarrien arloari buruzko prestakuntza eta enplegua igo egin dela eta horixe dela "planetako beroketaren aurka borroka egiteko neurrietatik eragindako ondorioetako garrantzitsuenetariko bat, baliabide energetiko fosilen mendekotasuna murriztearekin eta negutegi efektuko gasak murriztearekin batera". Zehazki, Nafarroan 4.000 pertsonek baino gehiago energia berriztagarrien sektorean egiten dute lan, eta kopuru horrek egungo Foru Erkidegoko industria nagusiaren langileen kopurua gainditzen du, Landabeneko Nafarroako Volkswagen enpresaren planta, alegia.


Horri dagokionez, Begoña Urien andreak adierazi du energia berriztagarriak baliabidea dagoen lekuan bertan ezartzen direla (ura, haizea, zurezko hondakinak...) "beraz, sortzen diren enpleguenetariko asko bertan sortzen dira. Lanpostu horiek, batez ere, gazteentzako onuragarriak dira eta prestakuntza maila eta titulu desberdinetarako lanpostuak sortzen dituzte". Gogoratu behar da CENIFER Zentroak, urtero 8.000 ordu eskaintzen dituela bai araututako prestakuntzarako (Goi Tituluko Lanbide Heziketako titulu ofizialak), eta bai langabetuak eta enpresak eta profesionalak energia berriztagarrietan trebatzeko.


Horrela, CENIFER Zentroaren buruak zehaztu du zentroak aztertu dituela, Europa mailan, energia berriztagarriak direla eta, sortu diren titulazio berriak edo profil tekniko berriak: energia berriztagarrien instalazioen ikuskaria; paisaiako arkitektoa; industria eolikorako ingurumen ingeniaria; industriari edo eraikuntzari aplikatutako energia berriztagarrien teknikariak; zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonek energia aurrezteari buruzko aholkuak emateko gizarte sozial aditua; bio-erregaien planten kimikariak; parke eolikoei lotutako lan zibiletan adituak diren Bide, Ubide eta Kaietako Ingeniariak; eta segurtasun eta prebentzio teknikaria, batez ere parke eolikoei dagokienez.


Begoña Urien andreak bere azalpena amaitzeko esan du energia berriztagarriei esker hamaika onura lor daitekeela, besteak beste: lanpostu berriak sortzea landa eta hiri gunetan; negozio aukera berriak existitzen diren enpresentzat; industriaren dibertsifikazioa; eta profesio berriak sortzea eta beste batzuei dagokienez (ingeniariak, arkitektoak, abokatuak, gizarte langileak, LH teknikariak...) espezializazio eremu berriak sortzeko lana, enplegua bilatzeko aukera gehiago eskainiz.


CENIFER


Energia Berriztagarrien Prestakuntza Zentro Integratu Nazionalaren (CENIFER) jarduerak langileei (aktiboan eta langabetuak), ikasleei eta enpresetako teknikariei zuzentzen zaizkie. Hura Foru Erkidegoan kokatutako lanerako lanbide-prestakuntzako zentro nazional bakarra da. Nafarroako Gobernuak sustatu du energia berriztagarrien prestakuntza premiei aurre egiteko. CENIFER zentroko helburu nagusia langile teknikoak eta energia berriztagarrien esparruan prestatutako eta birziklatutako adituak lan merkatuan mantentzea da.


Hiru erakundek osatzen dute Zentro hau: Energia Berriztagarrien Lanerako Lanbide-Prestakuntzako Zentro Nazionala; Energia Berriztagarrien Goi Mailako Prestakuntzako Zentro Integratua; eta Energia Berriztagarrien Prestakuntzarako Fundazioa. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuek osatzen dute, eta bertan sektoreko enpresa nagusienetarikoek parte hartzen dute. Izan ere, Energia Berriztagarrien Prestakuntzarako Fundazioaren helburua (Nafarroako Gobernuak 2003. urteko abenduan onetsi zuen bere eraketa) energia berriztagarriak modu egokian garatzeko beharrezko langileak prestatzea eta sektorea hedatzea, esperimentatzea eta berritzea da.


CENIFER Zentroa Imárcoin-en kokatuta dago eta 40.000 m² baino gehiagoko gunea da. Bertan, zortzi tailer, zuzeneko eta urrutiko irakaskuntzarako prestakuntza gelak, laguntza eraikin bat eta beste bioklimatiko bat daude. Nafarroako Gobernuak CENIFER Zentroa, prestakuntza esparruan erreferentzia nazionaleko zentro ez ezik (gaur egun den bezala) Espainian ere erreferentzia zentro bilakatu nahi du, Gaitasun Profesionalei buruzko Lege berriarekin bat eginez. Horri esker, aukera berriak sortarazi ahal izango ditu etengabeko prestakuntza, ziurtagiri profesionalak, eskumenen ebaluazioa, irakaskuntza baliabideak, etab. bezalako gaietan.

Dokumentazioa:
Informazio osoa.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa