(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak lankidetzako akordio marko berria sinatu du Foru Erkidegoko zazpi suhiltzaile-etxe boluntarioekin ostirala, 2007.eko otsailak 9

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilari Javier Caballero Martínez, goiz honetan, buru izan da Larrialdietarako Nafarroako Agentziaren (LNA) zuzendari-gerenteak, David Sainz Jiménez, eta Nafarroako suhiltzaile boluntarioen taldeak dituzten udaletxetako zazpi alkateek hitzartutako lankidetzako marko berria sinatzeko ekitaldian.


acuerdo

Batzarraren une bat. ( irudia handitu )

Hauek izan dira bertaratutako alkateak: José Javier Esparza (Agoitz), Imanol Legarreta (Goizueta), Ángel Luis de Miguel (Izaba), Patxi Saenz (Leitza), Juan Fermín Michelena (Lesaka), Juan José Camino (Luzaide) eta Helena Santesteban (Bera). Suhiltzaile-etxe boluntarioei dagokienez, Javier Orzanco, Ibon Elizegui, Ernesto Arraras, Jokin Pastor, Peio Camino eta Manuel Iriarte ere bertan bildu dira, Agoitz, Goizueta, Leitza, Lesaka, Luzaide eta Bera herriak ordezkatzeko, hurrenez hurren.


Gaur sinatutako akordio markoak 2004. urtekoa ordezkatzen du, eta Diru-laguntzei buruzko Foru Legeak agindutakoari egokitzen zaio. Akordio berriari esker, Nafarroako suhiltzaile boluntarioen zazpi taldeek zuzenean diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, mantenu gastuei eta azpiegitura berrietako inbertsioei aurre egin eta urtero behar duten materiala erosi ahal izateko.


Egun, Nafarroan, suhiltzaile boluntarioen kidegoak 143 suhiltzaile ditu, hainbat herritan banatuta: 29 Lesakan, 22 Beran, 22 Goizuetan (horiei gehitu behar zaie Nafarroako Segurtasun Eskolan suhiltzailearen oinarrizko ikastaroa egiten ari diren beste 16), 21 Agoitzen, kopuru berbera Luzaiden, 19 Leitzan eta 9 Izaban.

Milioi euro inguru 2007. urtean zazpi suhiltzaile-etxe boluntarioentzat

2007. urterako, Larrialdiko Nafarroako Agentziak 279.000 euro inbertituko ditu ibilgailuetan eta azpiegituretan. Inbertsio nagusienak Beran eraiki den biltegi batean (15.000 euro) eta Goizuetako suhiltzaile-etxearen bigarren fasearen amaieran (76.271 euro aurtengorako) egin dira (hasierako 101.371 euroko aurrekontu batetik. Aurrekontu horren gainontzekoa iaz exekutatu zen).


Era berean eta urte berbererako, 178.000 euro inbertitu dira suhiltzaile-etxe boluntarioen gastu arruntetarako eta mantenurako, baita 28.000 euro ere suaren aurkako norberaren ekipo berriak erosteko. Aipatu behar da aurten norberaren ekipamenduan egindako inbertsioari iaz, kontzeptu berberean, gastatutako 26.000 euroak gehitu behar zaizkiola, Nafarroako suhiltzaile boluntario guztien zuzkidura pertsonala osatuz eta kolektibo horren aldarrikapen historikoetariko bati erantzunez.


2006. urtean, Nafarroako Gobernuak 279.100 euro inbertitu zituen aipatutako suhiltzaile-etxe boluntarioen azpiegitura eta material berrian. Norberaren ekipoetan eta gastu arruntetan 175.399 euro inbertitu ziren.

Erakundeei eginiko omenaldia

Bestalde, Caballero kontseilariak gaur adierazi du, aurtengo urtetik aurrera, Suhiltzaileen Zaindariaren Eguna (martxoak 8, San Joan Jainkoaren eguna) ospatuko dela, eta bertan, omenaldi bat egingo zaiela Larrialdietako Nafarroako Agentziarekin konpromisoa, lankidetza eta horren alde egiteagatik bereziki nabarmendu diren instituzioei, erakundeei edo partikularrei.


Barne kontseilariak esan bezala, Nafarroako Gobernuaren lehenengo omenaldi hau Nafarroako suhiltzaile boluntarioen kolektiboari egingo zaio. Horren bidez, eskerrak eman nahi zaizkie, etengabeko laguntza, konpromisoa eta zerbitzu bokazioa eskaintzeagatik, sortu zirenetik gaurko egunetara arte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa