Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Murchanteko saneamendu-kolektorearen proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratu da
astelehena, 2007.eko otsailak 12Nafarroako Gobernuak Murchanten egin beharreko saneamendu proiektu batean ondasun eta eskubideak okupatzea presakoa dela dekaratu du, nahitaezko desjabetzapen ondorioetarako. Proiektu horren bidez behar bezala lotuko dira Charas Bizitoki Unitatetik datozen ur zikinen saneamedurako kolektorea eta Ingurabideko bidetik doan kolektorea, Carrilabarca bidea eta Tuteratik Murchanterako sarrera batzen dituena. Halaber, euri- urtetarako beste kolektore bat plantetatzen da jatorri berarekin baina Tejerias aldapan amaitzen dena, non ureztatzeko erreten batean isuriko duen.
Kolektore hauek 249 etxebizitzetako urak bilduko dituzte. Proiektuaren aurrekontua 107.691 eurokoa da.