Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak akordio bat ontzat eman du. Beraren bidez, Nafarroako Berdintasunerako Erakundearen zuzendari-gerenteari Nafarroako Abokatuen Elkargoei 158.875 eurotako diru-laguntza emateko baimena eman zaio (Iruña, Tutera, Lizarra eta Tafalla), tratu txarren edota sexu-erasoen biktima diren emakumeei zuzenduriko jarduerak burutzeko.
Hain zuzen ere, Iruñeko Abokatuen Elkargoak 79.349 € jasoko ditu, Tuterakoak, berriz, 34.155 €, Lizarrakoak, 21.644 €, eta Tafallakoak 20.329 € jasoko ditu. Horretaz gain, 1.246 € euro emakumeen elkarteei eta toki erakundeei emango zaizkie prestakuntza emateko, eta beste 8.150 € gehiago, Iruñeko Abokatuen Elkargoari, genero-indarkeriari buruzko espezializazio juridikoko VII. Ikastaroa burutzeko.
Emakumeen aurkako indarkeria giza-eskubideen aurkako hauste larrienetariko bat da. Gizarte arazo konplexua da eta harekin guztiz amaitzeko, jarduera koordinatuak garatu behar dira: alde batetik, jarduera horien egoerei eta kausei buruzko ikerketa- eta prebentzio-esparrukoak eta, bestalde, profesionalen prestakuntza- eta biktimen premien arreta eta laguntza zerbitzuen egokitzapen-esparrukoak.
Nafarroako Abokatuen Elkargoek eskainitako zerbitzua interes publikoko zerbitzutzat jo da, Foru Erkidego guztirako zerbitzu bakarra delako, izan ere, diskriminazio-egoeran egoteagatik eta, bereziki, tratu txarrak edota sexu-erasoak pairatzeagatik, eskatzen duten emakumeak laguntzeko, aholkuak emateko eta orientatzeko helburua duen zerbitzu juridikoa da.
Jarduera horiek honakoak izango dira: emakumeari zuzenduriko laguntza juridikoa, Nafarroako emakumeen elkarteei eta toki erakundeei eskainitako hitzaldiak, eta egoera hauetan eskua hartzen duten profesionalei zuzenduriko genero-indarkeriari buruzko espezializazio juridikoko ikastaro bat.
Horrela, Elkargoek aurkeztutako proposamenak honako jarduera hauek hartzen ditu barne: hasierako eta jarraitutako laguntza, genero-indarkeriako biktimei eskainitako aholkularitza eta defentsa legalaren jarraipena, prozesu-izaerako orientabidea behar duten emakumeei eskainitako aholkularitza juridiko orokorra, Nafarroako emakumeen elkarteei eta toki erakundeei zuzenduriko prestakuntza-hitzaldiak zerbitzua eskatzen duen kolektiboarentzat interesgarriak diren alderdi legalei buruz, genero-indarkeriaren esparruko prestakuntza eta sentsibilizazioko espezializazio-ikastaroaren garapena. Zerbitzua osatzen duten letratu guztiek azken ikastaro hura nahita nahiez egin beharko dute.
Zerbitzu horiek honako jarduerak izango dituzte: