(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Agindu bat ontzat eman da LTD estaldura biztanleen %94,91eri hedatzeko

astelehena, 2007.eko otsailak 12

Nafarroako Gobernuak agindu bat ontzat eman du Foru Erkidegoaren Lurreko Telebista Digital Autonomikoaren estaldura biztanleen %94,91eri hedatzeko lanak burutzeko, 2.456.276,56 euroko aurrekontuarekin.



Horretarako, baldintza-plegu bat idatzi da hainbat baldintza ezartzeko, lan horiek burutu ahal izateko. Lanak Obras Públicas y Telecomunicaciones de Navarra, S.A. (OPNATEL) enpresa publikoak beteko ditu, eta honako hauek izango dira: proiektu teknikoak idaztea, proiektuak burutzea, obra-zuzendaritza, neurketak eta ziurtagiriak, zerbitzua abian jartzea, eta laguntza teknikoa.


Lurreko Telebista Digital Autonomikoaren emakidetako adjudikaziodunek, euren eskaintzetan, zerbitzua abian jartzerakoan, biztanleen %60 barne hartzeko konpromisoa hartu dute. Aginduaren helburua estaldura hori biztanleen %94,91eri hedatzea da eta bi fasetan egin nahi da, 1A eta 1B izenekoak. Lehenengo fasean %91,04era iritsi nahi da 2007. urteko lehenengo sei hilean eta bigarenean, berriz, %94,91era, urte amaieran.


Nafarroako biztanleen %60 0. Fasean dago eta seinalea Higa de Monrealeko zentrotik lortu da. Horrekin, 122 udalerriri erabateko edo estaldura partziala eman zaie, zehazki 334 udalbatzari.


1A Faseko biztanleen %91,04 lortzeko telebista digitaleko seinalea Lizarra, Gorramendi, Leire, San Cristóbal, San Miguel, Tutera, Yerga eta El Perdóneko zentrotik hedatuko da. Hau da, beharrezko hornikuntzak ezarriko dira telekomunikazioetako zortzi zentrotan 95 udalerriri erabateko edo estaldura partziala eskaintzeko (200 udalbatza).


Biztanleen %94,91-era iristeko, honako zentroak ere hornitu beharko dira: Arraioz, Aiesa, Baraibar, Doneztebe/Santesteban, Larraintzar, Leitza, Lesaka, Mendaza, Peralta eta Zangoza, beraz, telekomunikazioetako hamar zentro hornituko dira, 46 udalerriri erabateko edo estaldura partziala emateko (91 udalbatza).


Garraio-sareak herri nagusia 1A eta 1B faseak igortzen dituzten zentroekin bat egingo du, arrazoi teknikoak direla eta, errepikagailu bat erabili ezin daitekeen lekuetan, horietatik guztietatik, estaldura autonomikoko multiplex-a hedatzeko. Sarea digitala izango da, eta lurreko deskonexioetako multiplex-a autonomikoa eta multiplex-a nazionalak igortzeko gaitasun nahikoa izango du.


Hedapen-sareari dagokionez, zerbitzuko ezaugarri teknikoek autonomia esparruko Lurreko Telebista Digitaleko Plan Tekniko Nazionalarekin eta Frekuentzien Koadro Nazionalarekin bat egingo dute, baita UIT, CEPT eta ETSI-ren gomendioekin eta txostenekin ere.


Lanak burutzeko epea hamar hilabetekoa izango da, agindua jakinarazten denetik, edo gehienez, 2007ko abenduaren 31n amaituko da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa