Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak bi lur saldu dizkio Erriberriko Udalari 5.687 metro karratuko azalera osatzen dutenak
astelehena, 2007.eko otsailak 12Salneurria 60.300 eurokoa da
Gobernuak onetsi du gaurko biluran bi lur saltzea Erribarriko Udalari, 4.295 eta 1.383 metro karratukoak, herriko hilerriaren ekialdean eta mendebaldean kokatuak daudenak, hurrenez hurren. Lur hauen salmenta prezioa 60.300 eurokoa da, alegia, 10,62 euro metro karratuko.
Lurrak Foru Komunitatearenak dira eta lur horiei dagokien bide sistemaren desjabetze prozesuan eskuratu zituen. Lurzatiek muga egiten dute hilerriko harresiekin eta Erriberriko saihesbideak eta NA-620 errepideak egiten duten bide guneko lurrekin. Orain, hain zuzen ere, lur horietatik banantzen dira.