Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak dirulaguntzak onetsi ditu adinekoei eta emakumeei teknologia berrien arloko prestakuntza ematen dieten erakundeentzat
astelehena, 2007.eko otsailak 12Gobernuak hainbat dirulaguntza onetsi ditu gaur zaznpi entitate eua gobernuz kanpoko erakunderentzat, informazio eta komunikazio teknologia berrien arloko prestakuntza eskaintzeagatik aipatu teknologiak eskura ez dituzten adinekoei eta emakumeei. Dirulaguntza hauek banatuko dira “Hurbil zaitez TIC teknologietar@” programaren barrenean eta denera 108.650 euro onetsi dira.
Dirulaguntza hauek sartuta daude Foru Erkidegoa informazio gizartean kontsdolidatzeko Nafarroako Gobernuak egiten dituen politiketan. Politika hauek bildu ziren 2005eko maiatzean onetsi zen Informazio Gizarte eta Telekomunikazioak Sustatzeko II. Jarduera Plnaren barrenean.
2006. urtean zehar. “Hurbil zaitez TIC teknologietar@” programaren bidez, programa informatikoen arloko prestakuntza jaso zuten 539 edinekok eta 754 emakumek, arrazoi desberdinengatik informazio gizartearen sareetatik eta prkatiketatik bazterturik zeudenak.