Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak gaitzetsi ditu Iruñean gertatuko kale terrorismoko ekintzak
astelehena, 2007.eko otsailak 12Nafarroako Gobernuak gaitzetsi egin ditu gaurko bilkuran igande goizaldean gertatutako kale terrorismoko ekintzak Iruñeko Udaletxearen kontra eta hainbat finantza entitateren aurka.
Erakundeen eta mota guztietako entitateen aurkako indarkeria independentistaren berpiztea deitoratzen du Foru Gobernuak, izan ere, fenomeno hori desagertua baitzen nafar kaleetan Askatasunen aldeko eta Terrorismoaren aurkako Itunaren aplikazioari esker, eta orain gobernu zentralak itun horren inguruan zalantzak dituela ematen du eta hori ulergaitza da.
Nafarroako Gobernuak haren konfidantza agertzen du Estatuko segurtasun indarrengan pasa den asteburuko ekintza terroristen egileak atxilotzeko eta haiek bezalako gertakari gaitzesgarriak errepika ez daitezen, izan ere, ekintza horien bidez demokraziaren aurkako gutxiengo batek Foru Erkidegoko herritarrei txantegea egin eta izutu nahi du.