(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak ontzat eman ditu 2006-07 funtzio publikoari buruz LK eta Afapna sindikatuekin hartutako akordioan bildutako ordainsarien igoerak

astelehena, 2007.eko otsailak 12

Nafarroako Gobernuak gaur onetsi ditu, hiru foru dekreturen bidez, Nafarroako Gobernuko eta bere erakunde autonomoetako langileen lan-baldintzei buruzko akordioaren ordainsarien igoerak. Akordioa uztailean sinatu zen LK eta Afapna sindikatuekin.



Lehenengo dekretuak behin betirako eguneratu ditu 2006. urteari dagozkion ordainsariak, Nafarroako iazko benetako KPI ezagutu ondoren, alegia, %2,1, hamartar bat Nafarroako Gobernuak, iazko urte hasieran, bere langileei aplikatu zien soldata-igoeraren gainetik, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeak ezarritako %2arekin bat eginez. Horrenbestez, Nafarroako langileek, otsailaren nominarekin baterako aipatutako hamartarraren aldaketaren ordainketa jasoko dute eta, horretaz gain, 2006. urteko ordainsariak finkatuko dira hamartar horren goranzko zuzenketarekin, 2007. urterako soldata-igoera berria aplikatuko den oinarria kalkulatzeko ondorioetarako.


Hain zuzen ere, gaur onetsitako bigarren foru dekretuak aurtengorako urteko soldata igoeraz hitz egiten du. Hura, behin-behinerako eta 2007ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren Foru Legeak ezarritakoa betetzeko, %2koa izango da, 2006. urteko ordainsarien zuzendutako oinarriaren gainetik.


Eta, horretaz gain, hirugarren foru dekretu batek LK eta Afapna sindikatuekin hitzartutako osagarrizko soldata-igoerak finkatu ditu, langile publiko guztientzat, 2006. eta 2007. urteei dagokienez. Horiek osagarrizko ordainsarien %0,78ko igoeran dautza (lanpostuaren osagarria Administrazio Muinaren langileentzat; osagarri zehatza Nafarroako Osasun-Osasunbidea Zerbitzuko langileentzat; eta irakaskuntza osagarri finko Hezkuntza Departamentuko irakasleei) urte bana, E mailaren langileentzat; %0,68, D mailakoentzat; eta %0,58, goiko mailako funtzionarioentzat (C, B eta A).


Polizia Foraleko funtzionarioei dagokienez, igoera honela egingo da:


- Eraikinen Babesaren Brigadako polizien eta kaboen lanpostuaren osagarria %3,11 igoko da 2006ko urtarrilaren 1ean, eta %1,02 gehiago, 2007ko urtarrilaren 1ean.


- Prebentzio, Gestio Brigadetako, eta dibisio Tekniko Orokorra, Trafiko et Ingurumen Babeseko polizien lanpostuko osagarriaren igoera %0,55eko izango da, 2006ko urtarrilaren 1ean, eta %1,02 gehiago, 2007ko urtarrilaren 1ean.


2007ko EPE handitzea eta 2001eko soldata-igoera baliogabetzea


Azkenik, Nafarroako Gobernuak, goizeko bileran, enplegu publikoarekin lotutako beste bi gai ontzat eman ditu.

Alde batetik, aurreko astean onetsitako 2007. urteko Enplegu Eskaintza Publikoa handitzea erabaki du. Beraz, oraingo honetan 1.305 plaza eskainiko dira. Hain zuzen ere, Nafarroako Laneko Osasun Erakundeko mediku ikuskariaren sei plaza berri onetsi dira.


Azkenik, Nafarroako Gobernuak erabaki du 2006ko azaroaren Nafarroako Auzitegi Gorenaren epaia betetzea, alegia, 2001. urtean Foru Exekutiboak onetsitako soldata-igoera baliogabetzea. Gauza bera egin zuen, 1997 eta 2000. urtetako kalibre bereko epaiekin.


Baliogabetze hauekin, Nafarroako Gobernuak soldata-igoera horiek baimendu zituzten foru dekretuak agindu juridikoetatik ezabatu ditu, horrek bere gunean aplikazioan irmotzat jo ziren administrazio egintzei eraginik egin gabe (hau da, Nafarroako Gobernuko funtzionarioek eta jubilatuek ez dituzten urte horietan izandako ordainsari igoerak itzuli behar izango).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa