(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Maiatzaren 27ko hauteskunde-prozesuak antolatzeko Batzordea sortu da

astelehena, 2007.eko otsailak 12

Gobernuak akordio bat ontzat eman du. Beraren bidez, aldi baterako izaerarekin, sortu da maiatzaren 27an izango diren Nafarroako Parlamenturako eta Udalbatzetarako hauteskunde-prozesuak antolatzeko.



Aipatutako Batzordearen presidentea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilaria izango da eta honako hauek osatuko dute: Lehendakaritza, Toki Administrazioa, Komunikazioa eta Informazio Gizarteko Departamentuetako zuzendariak; Lehendakaritza Departamentuko Idazkari Tekniko Nagusia; eta Hauteskunde Bulegoaren koordinatzailea. Azken hura Batzordearen idazkaria izango da.


Hain zuzen ere, aipatutako hauteskunde-prozesuekin lotutako lan zehatzak prestatzeko edo burutzeko, aldi baterako izaera berberarekin eta Batzordearen arabera, lan-talde bat eratuko da, Hauteskunde-Bulegoa izenekoa. Zuzendaritza Nagusietako langileen artean hautatutako dira lan-talde horren kideak. Azken horien titularrek Batzordean edo Nafarroako Foru Erkidegoaren Administrazioko edo bere erakunde autonomoetako unitate organikoetan parte hartuko dute, euren esperientzia profesionala edo ezagutza teknikoak interesgarritzat jo direlako agindutako lanak burutzeko. Hauteskunde-Bulegoan Batzordearen Presidenteak izendatutako koordinatzaile bat arituko da. Hura Batzordeak agindutako lanak behar bezala betearazteaz eta eginarazteaz arduratuko da.


Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiak; Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoak eta Hauteskunde-Bulegoko koordinatzaileak aurretik adierazitako lan eta gainontzeko jardueren sustapen- eta jarraipen-lanak garatuko dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa