Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak, Javier Caballero Martínez, eta Barne Departamentuko Zuzendari Nagusiak, Juan Ramón Rábade Iráizoz, goiz honetan Tafallako Polizia Foralaren komisaria berria bisitatu dute. Horietaz gain, Poliza Foralaren Burua, Alfonso Díaz Fernández, eta komisariaren eragin-eremuan kokatutako 34 udaletxetako toki agintariak ere ekitaldira joan dira.
Hezkuntza kontseilariak, Luis Campoy Zueco, goiz honetan aurkeztu ditu Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak aurtengo ikasturtean ingelesa ikasteko prestatu dituen programak.
Herri Lanak, Garraioak eta Komunikazioetako Departamentuak Construcciones Mariezcurrena SL enpresari adjudikatu dizkio Ebroko Autobiari dagokion Tuterako Saihesbidearen Hasiera eta Castejon arteko zatia eraikitzeko lanak. Aipatutako adjudikazioa 18.501.239,55 eurotan izan da, hau da, %16,92 gutxiago, enkante-prezioari dagokionez.
Guztira 426.179 euro kostatu da eta Nafarroako Enplegu Zerbitzua Modernizatzeko Planaren barruan gauzatu da.