(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Hamabi luzemetrai eta hamaika laburmetrai dokumental norgehiagoka arituko dira Punto de Vista Sari Nagusia irabazteko

asteazkena, 2007.eko otsailak 14

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak antolatutako Jaialdia otsailaren 23tik martxoaren 3ra arte antolatuko da


Punto de Vista 07

Punto de Vista 2007 (Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia) jaialdiaren kartel iragarlea ( irudia handitu )


Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuak antolatutako Punto de Vista Zinemaldia, aurten, otsailaren 23 eta martxoaren 3 artean antolatuko da, Nazioarteko Lehiaketa Atalarekin, atzerako begiradekin, zikloekin, proiekzio bereziekin eta ekitaldi paraleloekin.


Hain zuzen ere, Atal Ofizialaz gain, "La forma que piensa. Clásicos contemporáneos del cine-ensayo" izeneko atzerako begirada eta "Querido Andrei" zikloa antolatu dira Tarkovski-ren lanaren inguruan, bere jaiotzaren 75. urteurrena ospatzeko. Horretaz gain, Espainiako zine dokumentalari buruzko atal bat eta Israelgo David Perlov zinegilearen Diarios lanaren aurkezpen bat prestatu dira. Halaber, Elias Querejeta-ren azken produkzioa eta Alexander Sokurov-en azken lana estreinatuko dira, eta Alan Berliner-ek masterclass bat eskainiko du.


Proiekzioak Civican, Golem Yamaguchi eta Saide Carlos III-ean izango dira. Sarrerak bihar, osteguna, hilak 15, bi eurotan jarriko dira salgai.


2007. urteko Punto de Vista Zinemaldiko Atal Ofiziala azken hilabeteotan egindako 12 luzemetraiez eta 11 laburmetraiez osatuko da. Donostiako Zinemaldian izandako harrera ona dela eta, (bertan Urrezko Maskorra irabazteko lehiatu zen), aipatu behar da zerrendan Heddy Honigmann-en Forever lana egongo dela. Horrekin batera, Mexiko, Txina edo Errusia bezalako herrialdetako beste 22 dokumental izango dira (azken hura ordezkapen gehien dituen herrialdea da). Horiek guztiek Punto de Vista 9.000 eurotako Sari Nagusia lortzeko norgehiagoka arituko dira.


Edizio honetan, lehenengo aldiz, zuzendaritza hobearen Jean Vigo Saria entregatuko da, 5.000 eurotan. Sari hau sortu da zinemaldia legatu zinematografikoarekin eta Frantziako zuzendariaren familiarekin estu lotuta dagoelako (Cero en conducta eta L'Atalante lanen egilea).


Epaimahaia honela osatuko da: Mikhail Vartanov, zuzendari errusiarra; Margarita de la Vega Hurtado,historiagilea eta New Yorkeko Robert Flaherty Film Seminar-ko zuzendari ohia; Irudiaren Arteen Galiziako Zentroaren zuzendaria (CGAI); Yael Perlov, muntatzailea, eta Fernando Pagola, artista plastikoa.


New Yorkeko Alan Berliner zuzendariak, otsailaren 26an, bere estiloren inguruko masterclass eskainiko du. Bertan, ikus esperimentazioa artxiboko irudien erabilerarekin eta proiektu bakoitzaren inplikazio pertsonalarekin eta biografikoarekin uztartuko du. Berliner, The Sweetest Sound, The Family Album e Intimate Stranger laburmetraien egilea, besteak beste, une hauetan nazioarteko ez-fikzioaren erreferenteetako bat da. Iruñera iritsiko da Sundance zinemaldiko epaimahaian parte hartu ondoren (urtarrila) eta Amsterdameko Zinemaldian (abendua) bere gustuko pelikulen ziklo bat koordinatu ondoren.


Bestalde, Alan Berliner-ek Iruñean bere azken luzemetraia aurkeztuko du, Wide Awake. Zintak bere première mundiala izan zuen Berlineko Zinemaldian eta Iruñekoa Espainian egiten duen estreinaldi absolutua izango da.


Entsegu-zinearen klasiko garaikideak


Duela hamar urte Luc Godard-en Histoire(s) du Cinéma de Jean agertzeak eragindako bultzadaren ondoren, Punto de Vista Zinemaldiak "La forma que piensa. Clásicos contemporáneos del cine-ensayo" izeneko atzerako begirada sortu nahi izan du, alegia: Espainian gaiari buruz egiten den lehenengoa, lorpenak baloratzeko eta funtsezko aurkikuntzak eta gertaerak ezagutzeko helburuarekin.


Atzerako begiradak, besteak beste, honako hauen lanak bilduko ditu: Barbara Hammer, Jean Luc Godard, Thom Andersen, Mariano Llinás, Heiner Stadler, Ross McElwee, Albertina Carri, Olivier Smolders eta Harum Farocki


Atzerako begirada osatzeko, Punto de Vista zinemaldiak "La forma que piensa. Tentativas en torno al cine-ensayo" liburua argitaratuko du. Bertan, hainbat egileren artikuluak bilduko dira, esaterako: Josep María Catalá, Ángel Quintana, José Luis Castro de Paz, Josetxo Cerdán, Hans Richter, Philip Lopate, Karl Sierek, Doménec Font, Christa Blümlinger eta Antonio Weinrichter, edizioaren arduraduna.


2007. urtean Andrei Tarkovski-ren jaiotzaren 75. urteurrena ospatuko da (1932-1986). Punto de Vista zinemaldiak mundu guztiko filmoteketan eta zinemaldietan antolatuko diren ekitaldiekin bat egin nahi izan du, orain arte egin ez den omenaldi desberdin batekin: Andrei Tarkovski gaitzat, xedetzat eta inspiraziotzat duten pelikulak ziklo batean biltzea. "Querido Andréi" zikloak aurkeztuko ditu hainbat egilek "misterio Tarkovski" inguruan zuzendu duten dokumentalak, besteak beste: Chris Marker, Edgardo Cozarinsky, Eugeny Tsymbal, Mikhail Vartanov, Aurélien Vernhes-Lermusiaux, Eldar Grigorian, Viacheslav Amirkhanian eta Andrei-ren semea, Andriusha Tarkovski.


Marina Tarkovski, Andrei Tarkovski-ren arreba, joango da Punto de Vista zinemaldiak Errusiako zinegileari egingo dion omenaldi-ziklora, eta Rafael Llano-rekin, jendearentzat irekitako solasaldi batean hartuko du parte ("Andrei Tarkovski, Vida y Obra" liburuaren egilea).


"Querido Andréi" zikloaren jardunaldi nagusia otsailaren 28an izango da. La responsabilidad del artista izeneko dokumentala proiektatzeaz gain (Risto Maenpää), egun horretan topaketa bat antolatuko da Tarkovski-ren lagunekin. Aipatutako dokumentala 1978an ekoiztu zenetik ez da argitaratu, eta bertan, zuzendariarekin egindako elkarrizketa bat ikusi daiteke. Hauek izango dira bertaratuko diren batzuk: Alexander Gordon, ikaskidea Errusiako Zine Eskolan (VGIK); Slava Amirkhanian (Arseni Tarkovski: Presencia Eterna lanaren zuzendaria), y Mikhail Vartanov (La última primavera lanaren zuzendaria, zikloaren barruan), baita Marina Tarkvoski ere.


Informazio gehiago www.cfnavarra.es/puntodevista web orrian edo ondorengo blogean: http://apropositodepuntodevista.blogspot.com

Dokumentazioa:
Albiste osoa
Programa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa