(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Jose María Lacarra jaunari Erdi Aroko Azterketen Astearen Omenaldia egingo zaio bere jaiotzaren mendeurrena ospatzeko

osteguna, 2007.eko otsailak 15

Erdi Aroko Azterketen Astearen Batzorde Zientifikoa goiz honetan bildu da Kultura eta Turismo Departamentuko egoitzan eta aho batez, Jose María Lacarra jaunari omenaldia egitea erabaki dute, bere jaiotzaren lehenengo mendeurrena ospatzeko. Horretarako, bere sakabanatutako lana argitaratuko dute.



Erdi Aroko Azterketen Asteak aipatu du Jose María Lacarra jauna (Lizarran jaiota, 1907ko maiatzaren 24a) "Erdi Aroko historiagile moderno nagusienetariko bat dela, Nafarroako azterketa historikoak berritu dituela eta Espainiako Erdi Aroko aztertzaileen errefente garrantzitsuenetariko bat dela".


J. Ángel Sesma Muñoz jaunak zuzenduko du argitaratuko den omenaldi-lana, Zaragozako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiaren katedraduna. Sesma Muñoz jaunak historiagilearen sakabanatutako lanetik zehar ibilbide bat egingo du, bere adimen- eta ikerketa-ibilbidea jarraituz, bere bizitza-ibilerarekin bat eginez. Omenaldi-lan hau honela osatuko da: aldizkari espezializatuetan, batzordeen aktetan eta bileretan modu sakabanatuan argitaratutako lanak, omenaldiko nahaste-liburuak, artikulu, txosten, komunikazio, gogoeta, kritika, sarrera, nekrologiko edo bestelako aldagaien moduan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa