(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


"Nafarroako Herri Administrazioetako Zerbitzu Publikoen Kalitatezko I. Sariaren" deialdia egin da

osteguna, 2007.eko otsailak 15

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak, Javier Caballero Martínez, foru aginduaren bidez, "Nafarroako Herri Administrazioetako Zerbitzu Publikoen Kalitatezko I. Sariaren" lehenengo edizioaren deialdia onetsi berri du.



Sari berriaren bidez, Nafarroako edozein herri administrazioko erakundeak, unitateak edo entitateak saritu nahi dira, zerbitzuen kalitatea hobetzearen alde eginiko jarduerengatik eta hiritarren premiak asetzeagatik, kudeaketa onaren bitartez. Halaber, aipatutako erakunde eta entitateen buruak eta langileak ere sarituko dira.


Sariak ematerakoan (hiru maila: urrezko sariak, zilarrezkoak eta brontzezkoak, eta horiekin egiaztatzeko diploma bana), bertan eskainitako zerbitzu ona eta kalitatea lortzeko egindako hobekuntzak, eta erabiltzaileek aipatutako zerbitzuari deritzotena hartuko dira kontuan.


Deialdian parte hartu ahal izango dute zerbitzu publikoak eskaintzen dituzten Nafarroako herri administrazioetako organoek, administrazio unitateek eta erakunde publikoek (nortasun juridikoarekin eta gabe). Kandidaturak 2007ko ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira, data hori arte lortutako merituak egiaztatzen dituen memoria batekin batera. Hori guztia Zerbitzu Publikoetako Politika publikoak eta Kalitatea Ebaluatzeko Foru Batzordean entregatu beharko da, egoitza nagusia Navarrería kaleko 39 zenbakian duela. Horretaz gain, ziurtatutako postaz bidali ahal izango da helbide berberera.


Kandidaturak ebaluatuko dituen epaimahaia honela osatuko da: Caballero kontseilariak aukeratzen duen agintaria eta Zerbitzu Publikoetako Politika Publikoak eta Kalitatea Ebaluatzeko Foru Batzordeak izendatutako lau kide. Epaimahai horren epaia eta sarien entrega Kalitatezko Nafarroako Egunaren ekitaldian jakinaraziko dira (eguna laster adieraziko da).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa