(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako lan-istripuen kopurua zertxobait jaitsi zen 2006. urtean

osteguna, 2007.eko otsailak 15

Laneko ezbehar-kopuruak %1,78ko jaitsiera izan zuen, nahiz eta istripuen kopuruak 220eko igoera izan, langile aktiboen kopuruak gora egin zuelako



2006. urtean, Nafarroan laneko baja eragin zuten 12.739 lan-istripu erregistratu ziren, hau da, 2005. urtean baino gehiago (12.519). Istripuen kopuru absolutuak gora egin arren, laneko ezbehar-kopuruaren indizeak puntu bat jaitsi zuen, alegia, 57,6tik 56,6ra, %1,78rekin bat eginez. Arrazoia honakoan datza: indize hori istripuen kopuruaren arabera kalkulatzen da mila langile bakoitzeko eta 2005 eta 2006. urteen artean, Nafarroako langile aktiboen kopurua 217.180etik 225.013ra pasa zen, hau da, 7.833 gehiago izan ziren. Horietatik gehiengoa (%89,7) Zerbitzuetako sektorean aritu ziren. Kalkuluak besteren kontura lan egiten duten langileak, norberaren konturako nekazaritza-langileak eta autonomoak hartzen ditu barne.


Laneko baja eragin zuten lan-istripuak zenbaki absolutuetan eta erlatiboetan jaitsi ziren Nekazaritzan, %8a (427 istripuetatik 393-etara, beraz, mila langile bakoitzeko indizea 35,6tik 34,4ra pasa zen) eta Eraikuntzan, berriz, %2,7a izan zen (3.046 istripuetatik 2.964-etara, eta indizeak, 134,1-etik 124,6-ra).


Era berean, 2005 eta 2006. urteen artean, lan-istripuek honako igoera eduki zuten: Industrian %2,8a (5.029 istripuetatik 5.170-etara kopuru absolutuetan eta 76,6-tik 78,4-ra mila langile bakoitzeko indizean) eta Zerbitzuetan, berriz, %4,9 (4.017-tik 4.212-ra, nahiz eta hemen indizea jaitsi, 34,4-tik 34,0-ra, sektore honetan langile kopuru gehiago hasi zirelako, beraz, 116.827 izatetik 123.860 izatera pasa ziren, hau da, guztira: 7.033).


Mailari dagokionez, 2006. urtean ikusi zen istripu larrien kopuruak nabarmen behera egin zuela (%17,3) istripu arinak, berriz, zertxobait igo ziren (%2), baina kontuan hartu behar dugu istripu arinak baja eragiten duten lan-istripu guztien %98,8 dela.


2006. urtean, heriotza eragin zuten 19 istripu gertatu ziren, aurreko urtean baino bost gehiago (14). 19 horietatik, 5 bihotzekoek eta traumatikoak ez ziren patologiek eragin zituzten, eta beste 5 lanaldian gertatutako trafiko-istripuek eragin zituzten. Aurreko urtean, heriotza eragin zuten 14 istripuetatik, 6 trafiko-istripuen eraginez eta beste bi bihotzekoen eta traumatikoak ez ziren kausen eraginez izan ziren.


"In itinere", istripuei dagokienez, hau da, lanpostura joaterakoan edo handik etortzerakoan gertatutakoak, lanalditik kanpo, iaz 1.050 erregistratu ziren, 2005eko 1.116 istripuekin konparatuta. Horietatik, 5-ek heriotza eragin zuten (16, 2005ean). Azpimarratu behar da 2006. urtean, "in itinere" istripuen goranzko joera eten egin dela, batez ere heriotza eragindako istripuei dagokienez. Jaitsiera horrek 2006ko uztailaren 1etik aurrera indarrean sartutako puntuen bidezko gida-baimenarekin bat egin du.

Dokumentazioa:
Albiste osoa
Siniestralidad Laboral 2006

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa