(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak 720 plaza eskaini ditu euskarazko udako kanpamentuetarako

ostirala, 2007.eko otsailak 16

Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza Departamentuaren bidez, aurtengorako 720 plaza eskaini ditu euskarazko udako kanpamentuetarako. Plazen helburuak A eta D ereduko ikasleek euskaraz hitz egitea eta ikasturtean ikasitakoa sendotzea da.



Hain zuzen ere, guztira 620 plaza eskaini dira Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren mailen eta DBHko lehenengo eta laugarren mailen arteko A ereduko ikasleentzat, euskarazko lagunarteko erabilera sustatzeko, herri euskaldun batean. Horretaz gain, 100 plaza eskaini dira DBHko lehenengo eta laugarren mailen arteko D ereduko ikasleentzat, euskarazko lagunarteko erabilerak testuinguru natural batean sustatzeko.


Bietan, programa sei hileko egonaldian datza "Aterpe" eta "Orbela" aterpetan, Arantzan eta Beintza-Labaienen kokatuta, hurrenez hurren. Egonaldi horietan, ikasleek olgetarako, aisialdiko eta naturarekin eta inguruarekin harremanetan egoteko jarduerak burutuko dituzte.


Banakako edo gehienez 6 laguneko eskaerak martxoaren 1 eta 21 artean, biak barne, Hezkuntza Departamentuko erregistroan entregatu beharko dira (Santo Domingo kalea, 8, Iruña). Martxoaren 30ean, 12:00etan, aipatutako Departamentuko "San Cernin" aretoan, zenbaki bat ateratzeko zozketa publikoa egingo da. Aipatutako zenbaki horretatik aurrera, eskaerak txanda desberdinetara egokituko dira, eskatutako lehentasuneko hurrenkeraren arabera, antzeko adin- eta eredu-taldetan eta txandak osatu arte.


Egonaldien txanden behin-behineko adjudikazioaren zerrendak apirilaren 3an argitaratuko dira Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta

www.pnte.cfnavarra.es/eibz/sustapena eta www.pnte.cfnavarra.es/general/novedades.php Interneteko atarietan. Ondoren, apirilaren 19an, orrialde berberetan, behin betirako zerrendak kontsultatu ahal izango dira. Matrikula 2007ko apirilaren 23 eta maiatzaren 9 artean egingo da, eta horretarako 82,9 euro ordainduko dira ikasle bakoitzeko, programan parte hartzeagatik.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa