(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Corteseko lur-zatiak bateratzea eta tradiziozko ureztatzea modernizatzea ontzat eman da

astelehena, 2007.eko otsailak 19

Nafarroako Gobernuak, foru dekretuaren bidez, Corteseko lur-zatiak bateratzearen eta ureztatze tradizionala modernizatzearen bitarteko nekazaritza azpiegituren jarduera ontzat eman du.



Jarduera horren helburua honakoa da: alde batetik, landa-jabetza antolatzea, ustiaketei egitura eta neurri egokiak emateko, lur-zatiak bateratzearen bidez, eta bestalde, tradiziozko ureztatzea modernizatzea. Modernizazio hori burutzeko, ureztatze-sistema aldatuko da, eta egungoaren ordez, presio-sistemen ureztatzea ezarriko da.


Corteseko udal mugarteko jarduerak aztergai dituen zonaldeak herriko hiri gunea, Lodosako Ubidea eta Ebro ibaiaren arteko lurraldeei dagozkie, 2.876 hektarea inguruko azalerarekin. Horietatik, 1.133 oinez ureztatuko dira, eta gainontzeko 1.743ak, berriz, presioaren bidez.


Hauek dira bateratzearen zonaldeko aldi baterako mugak: Buñuel udal mugartea, iparraldean; Zaragozako probintzia, hegoaldean; Ebro ibaiko eskuinaldea, ekialdean; eta AP-68 autopista eta Ablitas udal mugartean, mendebaldean.


Proiektuaren deskripzioa


Aurreikusitako modernizazioa honakoan datza: grabitatearen bidezko ureztatze zonalde bat, presio ureztatze-sistemaren aldaketarekin. Horrela, Inperialeko eta Lodosako ubidetatik bigarren mailako erretenak aterako dira, eta horien, hein berean, ura lur-zatietatik zehar banatuko dute. Kanalen trazadurek bat egingo duten bideen trazadurarekin, eta ura bi alboetan banatuko dute. Horregatik, lur-zatien hartuneak bi motakoak izango dira: zuzenak eta bidepekoak.


Oinez ureztatzeko, lur-zati berriak nibelatu beharko dira, izan ere, gehienak lur-zati zaharren zatiek osatuta izango dira. Horrekin, ureztatze-uraren aplikazioa eraginkorragoa izango da.


Kanalen sarea desagertuko da presio bidezko ureztatze-sistema aplikatzen den zonaldean, eta bertan lurperatutako tutueria sare berri bat eraikiko da. Horiek lur-zati berriak presioz ureztatuko dituzte. Bi kanalek bakarrik zeharkatuko dute presio bidezko ureztatze-zonaldea, oinez ureztatzeko ura eraman ahal izateko.


Bi ur-hartune proiektatu dira, bat Lodosako Ubidetik eta beste bat Inperialeko Ubidetik. Horiek, emakida-emaria erregulazio-urmael banara eramango dute, ondoren ordu merkeetan kontzentratzeko eta ponpatzeko.


Proiektuan barne hartu dira ponpatzeko gune guztiei energia hornitzeko instalazio elektriko guztiak. Emaria presio bidez ur-harguneetara eramateko prozesuak ureztatzeko beharrezko emariak hornituko ditu presio egokiarekin. Bideen sarea ia berria izango da, topografia edo ingurumen arloko baldintzak direla eta, errespetatuko den egungo zatiren bat izan ezik. Drainatze-baldintzak hobetzeko, ura zonalde hauetatik kanpo ateratzen duten hodi biltzaileak egingo dira, horiek mantentzeko beharrezko sarrera-bidearekin.


Ustiaketaren oinarrizko azalerak


Cortes zonaldeko lehorreko ustiaketaren oinarrizko azaleren goiko eta beheko muga 225 eta 45 hektareakoak izango dira, hurrenez hurren. Ureztatzeko ustiaketaren oinarrizko azaleren goiko eta beheko mugak, berriz, 25 eta 5 hektareakoak izango dira, hurrenez hurren.


Lehorreko eta ureztatzeko zonaldeen konbertsio indizea 9 izango da, eta ureztatzeko oinarrizko azalera 5 hektarea izango dira.


Azkenik, landatzeko gutxieneko unitateen balioei dagokienez, lehorrerako 45 ha izango dira, presio bidezko ureztatzerako 5 ha, eta grabitatearen bidezko ureztatzerako, berriz, ha 1.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa