(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Informatika Zentroaren ustiaketa eta kudeaketa gomendioa onetsi du

astelehena, 2007.eko otsailak 19

Nafarroako Gobernuak gomendio bat onetsi du “Nafarroako Gobernuaren Informatika Zentroa kudeatu eta ustiatzeko Zerbitzua 2007an zehar” egiteko. Aurrekontua 3.866.176,33 eurokoa da.


Aipatu lanak “Nafarroako Ekoizpen Informatikoa, S.L.” (PIN) sozietate publikoaren esku uzten dira, kudeaketa gomendioaren bidez. Aipatu sozietate publikoa 2006ko azaroaren 13an sortu zen, Nafarroako Gobernuaren erabaki bidez, ondoko xede hauek betetzeko: informatikako produkzioaren zerbitzuak ematea, behar diren hardwarea eta softwarea erostea, mantentze-lanak eramatea, kudeatzea eta eragiketak egitea, informatikako aplikazioak garatzea, erabiltzaileei laguntza eta sostengu zerbitzuak ematea, eta zerrendatutako jarduera horiekin loturarik duten enpresekin sustapen lanak egitea eta lankidetzan eta elkarlanean aritzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa