(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak sustatutako industrialdeetako lursailen salneurriak onetsi dira

astelehena, 2007.eko otsailak 19

Nafarroako Gobernuak onetsi ditu gaurko bilkuran hark sustatzen dituen industrialdeetako lursailen salneurriak. Prezio hauen azkeneko gaurkotzea 2006ko otsailaren 20an onetsi zen.


Gobernuak gaur onetsitako salneurriak, eurotan eta metro karratuko, hauexek dira: Altsasuko Ibarrea, 41,5; Agoitz, 14,50; Buñuel, 26,75; Caparroso, 24,50; Castejón, 26,50; Elortz, 78,50; Izize, 25,00; Tuterako “Montes del Cierzo”, 15,50; Noain-Eskirotz, 78,50; Olazti, 51,00; Rocaforte-Zangoza, 21,00; eta Vianako “La Alberguería”, 52,00.


Tuterako “Montes del Cierzo” industrialdean, salduko diren lursailak gutxienez 58.800 metro karratukoak izanen dira. Salneurriei aplikatuko zaie indarrean dagoen BEZaren tasa, eta prezioak salmenta operazio guztietan aplikatuko dira, beti ere adjudikazioak Gobernuaren erabakia Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gerokoak badira.


Azalera handiak ezartzeko industria-lurzorua ez urbanizatuaren salneurria Nafarroako Gobernuak zehaztuko du kasuan kasu proiektuaren ezaugarrien arabera, eta azpiegituren kostua enpresa esleipendunaren kargura joanen da.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa