Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Zerga Ogasunaren erakina berritzeko obrak kontratatzea onetsi du Gobernuak
astelehena, 2007.eko otsailak 19Nafarroako Zerga Ogasunaren eraikineko hirugarren, laugarren eta bosgarren solairuak berritu eta egokitzeko obrak kontratatzea onetsi du Gobernuak gaurko bilkuran. Obren kostua 1.585.578 eurokoa da.
Gobernuak eraikin hau berritzeko espedientea onetsi zuen 1997an eta gaur onetsi den kontratazioa proiektuaren hirugarren eta azkeneko faseari dagokio. Azken fase hau egiteko Iruñeko Udalaren baimena jaso zuen Gobernuak 2006ko abuztuaren 7an.