(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako errepideak hobetzeko bost lan kontratatzea ontzat eman da, 38,6 milioi eurotan

astelehena, 2007.eko otsailak 19

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, hainbat errepide hobetzeko lanak kontratatzea ontzat eman du, besteak beste: Iruñetik Frantziara Belatetik doan errepidea (N-121-A), Lizarra-Tafalla-Zangoza ardatza (NA-132) eta Pirinioetako Bailaren sarrera. Horretarako aurrekontu guztia 38.662.552,58 euro izango dira.



Hain zuzen ere, Bera-Endarlatsa, Ostitzeko Saihesbidea, Eslaba-Zare, Zare-Oibarreko Saihesbidea, eta Isuko portuaren II. faseari dagozkion zatiak izango dira. Jarduera horiek guztiak Nafarroako Komunikazioen Ardatz Estrategikoak Bizkortzeko Planean eta Lurralde Esparruko Bestelako Errepideetan hartzen dira barne".


N-121-A errepideko Bera eta Endarlatsa arteko zatiak (Iruñetik Frantziara Belatetik joateko errepidea) 2,5 kilometro luzera du eta herriko iparraldetik eta probintziaren mugatik igarotzen da, Bidasoa ibai gaineko Endarlatsako zubian kokatuta. Enkante-aurrekontua 18.133.939 eurokoa da. Zati berriak hiru bideko galtzada bat izango du. Aipatutako bideetatik bi Endarlatsa-Beranzko norabidekoak izango dira, goranzko norabidea dutelako.


Aipatzeko elementuei dagokienez, aipatu behar da bi biaduktu eraikiko direla Bidasoa ibaia gurutzatzeko, 230 eta 196 metro luzerakoak, hurrenez hurren. Horietaz gain, Berako Zalain-Zar etorkizuneko industrialdera sartzeko lotura bat eraikiko da. Aurreikusi da lanak 2009ko ekainaren 30ean amaitzea.


Errepidea ingurumenean txertatzeko helburuarekin, inpaktuak prebenitzeko eta murrizteko izaera orokorreko neurriak hartzeaz gain, bestelako neurri zuzentzaileak hartu dira barne, esaterako: fauna pasabideak, lur begetalaren kudeaketa, landareak berriz landatzea, izokinen eskala bat eraikitzea, lurrak isurtzeko zonaldeak aurreikustea, ingurumenaren kontrola eta jarraipena.


Bestalde, Ostitzeko Saihesbidearen lanak (N-121-A errepidean), lehiaketara atera berri ziren, baina kontratazioa hutsik geratu zen ez zelako eskaintzarik aurkeztu. Lanak berriro atera dira enkantera, aurrekontu handiago batekin: 7.520.920 euro. Aurreikuspenen arabera, lanak 2008ko ekainean bukatuko dira. Bide berria herrialdeko ekialdetik igaroko da, planta berri batekin eta 2,6 kilometroko ibilbide batekin. Ostitzeko zeharbidea kentzeaz gain, Nafarroako errepide-sarearen elkargune zailenetariko bat kenduko da, alegia, N-121-A errepidetik Ultzamara sartzeko zatia, Ostitzeko zeharbidean bertan kokatuta dagoena.


NA-132 errepideko Eslaba-Zare zatiak (Lizarra-Tafalla-Zangoza) 6,2 kilometro luzera du. Aurreikuspenen arabera, 3,5 metro bana duten bi bide eraikiko dira, 1,50 metroko bazterbide bana eta 0,50 metroko bermerekin. Erreforma honetarako aurrekontua 4.022.509,36 milioi eurotakoa da eta 2008ko maiatzean amaitzea aurreikusi da.


Hurrengo zatia: Zare-Oibarreko Saihesbidea: 3.060 metro luzera du. Zareko Saihesbidearen bukaeran hasten da eta Oibartik igaro ondoren amaitzen da, Oibar eta Zangoza artean. Dagoeneko erreformatu diren zatien antzeko sekzioa hornitzeaz gain, existitzen diren 12 bihurgunetatik zortzi kenduko dira, alegia, %66,66ko murriztapena. Proiektuak NA-534 errepidearen gaineko lotura bat hartzen du barne (Judas-Sadaba Benta). Hura argi libreko 11 metroko egitura batekin eraikiko da. Aurrekontua 2.416.163,13 milioi eurokoa da eta 2008ko maiatzean amaitzea aurreikusi da.


Azkenik, Isuko Portuaren erreformaren bigarren faseari esker, Arbayuneko Begiratokia eta Biotzariko zubiaren arteko zatia kenduko da. Errepideko zati horrek 4 kilometro luzera ditu eta oso trazadura bihurria dauka, ia 180 gradu dituzten zazpi bihurgunerekin. Hiru biderekin diseinatutako trazadura berria egungo bidearen ipar-mendebaldetik igarotzen da. Bertan, plantako trazadura arina eraikiko da, aldapa uniformearekin. Erreformarako aurrekontua 6.520.919,58 eurokoa da eta 2008ko ekainean amaitzea aurreikusi da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa