(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erakusketa batek ezkontza jantzien moda aztertuko du Zaragüeta eta Galle-ren argazkiekin, eta Bruguera-ren diseinuekin asteartea, 2007.eko otsailak 20

Bihar inauguratuko da Nafarroako Artxibo Orokorrean eta bertan erakusgai izango da irailaren 15era arte


Ezkontza Modak

Erakusketaren iragarki-kartela. ( irudia handitu )

Kultura eta Turismo Departamentuak Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean "Bodas Modas Modas Bodas. Colecciones de Zaragüeta, Galle y Bruguera" izeneko erakusketa antolatu du. Adierazitako jarduera bihar inauguratuko da, asteazkena, hilak 21, 19.30ean, eta jendearentzat zabalik egongo da irailaren 15era arte, 11etatik 14etara eta 18etatik 20etara, asteartetik ostiralera, eta larunbat eta igandetan 11etatik 14etara.


Erakusketak XX. mendearen lehengo erdiko ezkontzen modatik zehar ibilbide bat egingo du, Galle eta Zaragüeta-ren bildumen 55 argazkien bitartez. Funts horiek Nafarroako Ondare Historikoaren eta Museoaren artxiboetan gorde ziren, hurrenez hurren, duela zenbait urte egileen oinordekoei erosi ondoren. Erakusketak, helburu horretarako eman diren Bruguera jostunaren hamar zirriborro ere jarriko ditu erakusgai.

Antolatzaileek adierazi dute funts ugari daudenez ezinezkoa dela guzti-guztiak erakusgai jartzea, beraz, aurretik argazki interesgarrienak hautatu behar izan dira. Halaber, erakusketak Kultura eta Turismo Departamentuko teknikariek funts hauek kontserbatzeko, antolatzeko eta zaharberritzeko egin dituzten lanak islatzen ditu.


Rosario Lazkano erakusketaren zuzentzailea izango da, Ondare Babesaren Negoziatuko burua. Horretaz gain, Fernando Cañada koordinazio lanetan arituko da, materiala exekutatzeaz arduratu delarik. Larrión & Pimoulier arduratu dira argazkiarekin zuzenean lotutako lana burutzeaz, alegia, tratamendua, digitalizatzea, eta kopiak egitea, eta diseinua, berriz, Ana García-ren eskutik garatu da.


Artxibo Orokorraren erakusketetan ohikoa denez, inaugurazioa bertako aztergai den esparruko aditu baten hitzaldiarekin batera antolatuko da. Kasu honetan, Tomás Yerro jaunak, Literatura katedraduna, emaztegaiaren soinekoari, bere esanahiari, erabilerei eta aldareei buruzko eskola magistrala eskainiko du. Inaugurazioaren hitzaldia bihar izango da, asteazkena, hilak 21, 19:30ean, "Moda, bodas, literatura, fotografías y otras historias" izenburuarekin. Erakusketaren esku liburuxka ere Tomás Yerro-k egina izan da.


Bi argazkilari eta jostun bat


Luisa Zabalo Alzugaray eta Donostiako Agustín Zaragüeta Colmenares argazkilariaren semea izanik, Agustín Zaragüeta Zabalo-k, aita hil ondoren, familiako estudioa oinordean jaso zuen, Gaztelu Plazaren 31. zenbakian. Era horretan, aitak argazkigintzari eskainitako lana betikotu zuen, eta hil arte, 1960. urtean, horretan eman zuen bizitza guztia. Bere argazkietan askotariko gaiak jorratu arren, bereziki garaiko gizartearen kronikari buruzko argazkiak nabarmendu ziren. Bere irudiak XX. mendeko lehenengo hamarkadetako Nafarroaren gizartean izandako gertakizunen lekuko dira.


José Galle Gallego eta Fernando Galle Zumealde semea argazkilari profesional aktiboak izan ziren XX. mendeko lehenengo eta bigarren erdialdean, hurrenez hurren, eta Nafarroako gizarte garaikidearen errealitatea islatu zuten. Bien lanaren kopurua nabarmentzekoa da, baita, jorratutako gaien dibertsitatea ere. Euren argazki-kameren objektiboen bidez, gizartearen gertakizunen, gertaeren eta askotariko jardueren lekuko bilakatu ziren.


Santa Perpètua de Mogolan (Bartzelona) 1924. urtean jaio ondoren, Juan Bruguera Iruñera joan zen bizitzera 16 urterekin, aitaren lan-konpromiso guztiak zirela eta, familia osoa Nafarroako hiriburura bizitzera joan behar izan zelako. Bertan, 22 urte zituela, jostun lanetan hasi zen Kale Nagusian. Urte batzuk igaro ondoren, Karlos III.a Etorbideko tailerrean behin betirako instalatu zen. Tailerra zabalik izan zen 2002. urtean 78 urterekin erretiratu arte. Bere lanbidea, laster, Iruñeko gizartearen dirudunen erreferente bilakatu zen. Bezeroak, behin eta berriro joan ziren bere tailerreko lokaletan antolatutako denboraldi desberdinen desfiletara eta bere modeloak jantzi zituzten garaiko jazoera garrantzitsuenetan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa