(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak autonomia erkidegoen jarrera defendatu du ingurumen arloari dagokionez asteartea, 2007.eko otsailak 20

Burguete kontseilariak Ingurumeneko Europako Ministroen Batzordean hartu du parte Narbona ministroarekin batera


Burguete kontseilaria eta Narbona ministroa, Ministro Kontseiluan.

Burguete kontseilaria eta Narbona ministroa, Ministro Kontseiluan. ( irudia handitu )

Ingurumena, Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitzako Departamentuaren kontseilariak, José Andrés Burguete Torres, goiz honetan Bruselan antolatu den Ingurumeneko Europako Ministroen Batzordean parte hartu du Narbona ministroarekin batera. Kontseilaria autonomia erkidegoen jarreraren berri emateaz arduratu da, Alemaniako lehendakaritzaren ingurumen-lehentasunei dagokienez.


Gogoratuko duzuen bezala, aurreko astean, autonomietako ordezkariek Iruñean guztien jarrera adierazten zuen agiri bat hitzartu zuten eta kontseilariak Ministroari entregatu zion Batzordea antolatu aurretik. Horrela, Espainiako Gobernuaren jarreraren barruan autonomiek adierazitako jarrera eta kezkak islatu ahal izan dira. Azken hilabeteotan, Nafarroako Komunitateak Autonomia Erkidegoetako Europari buruzko Gaien Batzordearen lehendakaritza bere gain hartu du. Nafarroak kargu hori lehenengo aldiz okupatu du, Espainia, 1986. urtetik Europako Batasunean sartu zenetik.


Ministroen Batzordearen etenaldietako batean, Burguete Narbona Ministroarekin batera agertu da prentsaurrekoan. Une horretan lekukoa Illes Balearseko Gobernuari modu sinbolikoan entregatzeko aukera aprobetxatu da. Irla Balearrak izango dira hurrengo hilabetetan, Ministroen Batzordearen hurrengo bileran autonomia erkidegoen jarrera koordinatzeaz arduratuko den herria. Aipatutako bilera ekainean antolatuko da. Ministroak Nafarroak energia berriztagarrien arloan egindako lana azpimarratu du.


Burguete kontseilariak ministroari eskerrak eman dizkio herriei eta autonomia erkidegoei Espainiako Gobernuaren jarreraren barruan, euren balorazioa eta kezkak adierazteko aukera emateagatik, eta aipatu du denen jarrerari buruzko agirian defendatutako jarrerek Ministroaren jarrerekin bat egiten dutela.


Era berean, nabarmendu du autonomia erkidego guztiek lehentasuna eman behar diotela klimaren aldaketaren aurkako borrokari, egindako agirian aipatutakoarekin bat eginez. Horrela, "korrespontsabilitatearen" printzipioa aitortu ahal izango da. Izan ere, Klima Aldaketari eta Energia Garbiari buruzko Espainiako Estrategia ontzat eman ondoren, autonomia erkidego bakoitzak helburuak lortzeko bere jarduera plan propioa garatu beharko du.


Halaber, Burguete kontseilariak, gaur Bruselan, positiboki baloratu du Nafarroak autonomia erkidego guztien jarrera prestatzeko eta koordinatzeko egindako lana, Ingurumeneko Europako Ministroen Batzorderako, eta esan du "hilabete hauetan lan egiten egon diren adituen taldea gogor saiatu behar izan arren, horri esker Europako Batasunaren erakundeen funtzionamendua gertutik ezagutu ahal izan dugu".


Horri dagokionez, adierazi du hauek bezalako bideen bidez, autonomia erkidegoek Ministroen Batzorde desberdinetan parte hartu dezaketela, eta horrenbestez foru Komunitatea Europan ordezkatzen dituzten erakundeetara gerturatu eta nabarmendu daitezkeela.

Dokumentazioa:
2002ma70-eusk.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa