(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Osasun Departamentuak Vicente Ferrer Gorráiz polemista ilustratuari buruzko saiakera bat argitaratu du

asteartea, 2007.eko otsailak 20

Liburuak Nafarroako apaiz eta medikuntza arloko gaietako idazle honen biografiari eta lanari buruzko informazio zabala eskaintzen du. Apaizak Julio Caro Barojak, Madrilen, XVIII. mendeko "ordu nafarra" deitutakoan parte hartu zuen.


Vicente Ferrer Gorráiz liburuetako baten azala. ( irudia handitu )


Osasun Departamentuak, bere "Temas de Historia de la Medicina" bilduman "Vicente Ferrer Gorráiz Beaumont y Montesa (1718-1792): un polemista navarro de la Ilustración" lana argitaratu du (6. zenbakia), Pilar León Sanz eta Dolores Barttino Coloma-k eginiko ikerketak direla eta. Saiakerak Nafarroako apaiz eta medikuntza-arloko idazle honen biografiari eta lanari buruzko informazio zabala eskaintzen du. Hura, Julio Caro Baroja-k Madrilen, XVIII. mendeko "ordu nafarra" deitutakoa sortu zuten Nafarroako Erreinukoen zerrendaren barruan sartu beharko litzateke.


Liburua 8 eurotan saltzen da eta Nafarroako Gobernuaren Argitarapenen Funtsean (Navas de Tolosa kalea, 21) eta liburu-dendetan dago salgai. Tirada mila aletakoa izan da.


Vicente Ferrer Gorráiz Beautmont y Montesa (1718-1792) Corellakoa zen. Bertako familia dirudun batean jaio zen eta Giza Zientziak ikasi zituen Iruñean jesuitekin. Ondoren, Teologian lizentziatu zen Salamancan, agustindar gisa botoak egin zituen, Teologiako irakurlea izan zen Alcalan eta Toledon, eta azken hirian bertan, 1759 eta 1753 artean, naturari eta medikuntzari buruzko gaien inguruan ikerketak egiten hasi zen. Medikuntzako lehenengo liburuak goitizen batekin idatzi zituen, bere lagun eta izen-mailegatzaileari egotziak, Vicente Pérez medikua, alegia.


Pilar León-ek eta Dolores Barettino-k euren azterketak Corellako apaizari egokitutako biografiaren nahaspila askatu dute, izan ere, gaur arte, ez zen zehazki ezagutzen, zenbait lan falta zelako eta beste batzuk, berriz, ez zegokien lekuetan sartu zirelako. Euren entseguan sakonki aztertu dute Vicente Ferrer-ek medikuntza zabaltzeko idatzitako liburuen itzultzaile gisa egindako lana. Genero hori oso ugaria zen Espainian zein Europako gainontzeko herrietan, edozein motako gaixotasunaren aurrean, panazea gisako sendagaiak eskaintzen zituelako.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa