(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroak bio-erregaiei buruz eztabaida egiteko mahai-inguru bat antolatu du asteazkena, 2007.eko otsailak 21

Ekitaldia doanekoa izango da, bihar, 20:00etan, Civican gunean


Nafarroako Gobernuaren Ingurumena, Lurraren Antolamendua eta Etxebizitzako Departamentuaren Ingurumen Baliabideen Zentroaren Fundazioak, bihar, osteguna, hilak 22, "Bio-erregaiak eztabaidagai" izeneko mahai-ingurua antolatuko du, horiei buruzko informazioa eta iritziak eskaintzeko, energia, ingurumenaren eta gizartea eta ekonomiaren ikuspuntutik. Horretaz gain, orain arte existitzen diren legeez ere arituko dira. Nafarroako Kutxa babesle duen ekitaldia doanekoa izango da, 20:00etan, Civican gunean (Pio XII, 2; Iruña).


Jarduera hori Dibertsifikazioaren eta Energia Aurreztearen aldeko (IDAE) Erakundeak eta Nafarroako Gobernuak sinatutako hitzarmenaren barruan dago. Azken hitzarmen hori sinatu zuten Energia Aurrezte eta Eraginkortasuneko Espainiako Estrategia Jardueraren Plana burutzeko (E4). Bertan, sektore espezifikoei eta jendeari, oro har, zuzenduriko komunikazio- eta sentsibilizazio-jarduerak hartzen dira barne.


 Eztabaidan honako hauek hartuko dute parte txostengile gisa: Inés Echevarría: Energia Berriztagarrien Zentro Nazionaletik dator (CENER) eta balantze energetikoei, abantailei eta eragozpenei buruz hitz egingo du, bio-erregaiei eta Europako esperientziei dagokienez; Alfonso Ezquerro: Acciona Biocombustibles konpainiatik dator eta ekoizpenaren eta erabileren abantailei eta Nafarroako etorkizun-itxaropenei buruz hitz egingo du; Alberto Lafarga: Nekazaritza Kudeaketako Institutu Teknikotik dator (ITGA) nekazaritza sektorearen ikuspegia azalduko du; Antonio Lucena: Madrileko Ecologistas en Accion erakundetik dator eta ekologisten sektorearen ikuspegia eskainiko du eta bio-erregaiek garraioaren sektoreren isurpenak murrizteko prozesuan duten garrantziaz mintzatuko da; eta Ibilgailuetako Tailerren eta Konponketen Nafarroako Erakundeko ordezkari bat: sektoreko jarrera adieraziko du, bio-erregaiak erabiltzeari eta Europako arauei dagokienez. Era berean, Mikel Muez kazetaria mahai-inguruaren moderatzailea izango da.


Petrolioa beste iturri energetikoengatik ordezkatzea premiazkoa denez, Europako Batasunak, 2003. urteko maiatzean Bio-erregaien Erabilera Sustatzeko 2003/30/CE Araua onetsi zuen. Arau horren arabera, bio-erregaiak garraioen erregaien kontsumo guztiaren %2a izan behar ziren 2005. urtean, eta %5,75 2010. urtean, 2020. urtean, kontsumo guztiaren %20 bilakatu arte. Hala ere, bio-erregaiak kontsumo guztiaren%1,4 besterik ez zen izan 2005. urtean, beraz, inolako herrialderik ez zuen hitzartutakoa bete. Espainian kontsumitutako erregai guztien %1 baino gutxiago izan ziren.


Helburu horiek bete ahal izateko, Dibertsifikazioaren eta Energia Aurreztearen Aldeko Erakundeak (IDAE) Espainiako Energia Berriztagarrien Plana burutu zuen (2005-2010). Bertan, 2010. urtean garraioen erregai guztien kontsumoaren %5,75 bio-erregaiak izateko konpromisoa hartu zuen.


Era berean, Nafarroako Plan Energetikoak (2005-2010) konpromiso hau bere gain hartu du eta horretarako Caparrosoko biodiesel plantaren ekoizpena bikoiztu eta foru Komunitateko ibilgailuetan biodiesel eta bio-erregai gehiago erabili nahi ditu. Horrekin lotuta, ibilgailuetarako gasolindegietan aipatutako erregaiak hornitzearen alde egingo du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa