(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilariak Faltzeseko Kontsultategi berria inauguratu du, bertan 2.176 lagun artatuko direla asteazkena, 2007.eko otsailak 21

Eraikuntza berriko kontsultategiak eraikitako 338 metro karratuko azalera du honela banatuta: medikuntza orokorreko bi kontsulta, erizaindegiko bi kontsulta, larrialdietarako gela bat, erabilera anitzeko bi gela, harrera eta historia klinikoetako gune bat, itxaron gela bat, komunak, biltegia eta ofizioa.


Nafarroako Gobernuaren kontseilari María Kutz Peironcely goiz honetan Faltzeseko kontsultategi berria inauguratzeko ekitaldiaren buru izan da. Bertan, osasun txartela duten 2.176 lagun artatuko dira eta Azkoieneko Osasuneko Oinarrizko Zonaldeari atxikita dago. Ekitaldian, bertako alkatea, Clemente Amatriáin Azcona eta udalbatzako zinegotziak, Nafarroako Osasunbidea Osasun Zerbitzuko agintariak eta Faltzesn lan egiten duten osasun langileak ere bildu dira.


Medikuntza orokorreko bi medikuk, bi erizainek eta administrazio batek bertan egingo dute lana.


Nafarroako Osasunbidea Osasun Zerbitzuak kontsultategia eraikitzeko lanak finantzatu ditu 395.325 euroetan eta beharrezko hornidura eman dio 54.604 eurotan, honela banatua: altzari orokorrak (40.400 euro), medikuen eta klinikako hornikuntza (11.568 euro) eta seinaleak (2.636 euro).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa