(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Punto de Vista zinemaldiak "La forma que piensa" zikloa eta zine-saiakeraren inguruko saioei buruzko liburu bat aurkeztu ditu

ostirala, 2007.eko otsailak 23

Zinemaldia arratsalde honetan abiatuko da hil ondoko Jordá-ren lanarekin, eta Atal Ofiziala Luis Misis-ek zuzenduriko "Amor Sanjuán" dokumentalarekin


Forever

"Forever" laburmetraiaren eszena. ( irudia handitu )


Punto de Vista, Nafarroako Gobernuak antolatutako Zine dokumentalaren Nazioarteko Zinemaldia, gaur inauguratuko da, 23:30ean, Civican gunean, Joaquim Jordá-ren hil ondorengo "Más allá del espejo" lanaren proiekzioarekin. Zinemaldiak gaur eguerdian "La forma que piensa" zikloa eta "La forma que piensa. Tentativas en torno al cine ensayo" liburu aurkeztu ditu. Bestalde, arratsalde honetan, 16etan, Radio 3 irratiak Andrei Tarkovski-ren "Cambio de rumbo" irrati-eleberria emango du, William Faulkner-en kontakizun batean oinarrituta. Halaber, gaur Zinemaldiko Atal Ofizialaren proiekzioak hasi dira, Luis Misis-ek zuzenduriko Amor Sanjuán dokumentalarekin. Atal berberean, Forever proiektatu da, alegia, Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan ikusi zen Heddy Honingmann-en pelikula.





"La forma que piensa" zine-saiakerari buruz Espainian egiten den lehenengo zikloa da. Bideoarte, zine esperimentala eta dokumentalaren arteko genero hori oso gutxi ezagutzen da, eta horri buruz oso gutxi idatzi da. Antonio Weinrichter-ek, ECAM-ekoi irakaslea eta zikloaren eta horrekin batera egindako argitalpenaren koordinatzailea, arratsalde honetan, 18:30ean, Civican gunean, parte hartuko du "Más allá del documental: el cine ensayo" izeneko mahai-inguruan.





Puntu de Vista zinemalditik pasa ondoren, "La forma que piensa" zikloa Galiziako Artes de Imaxe Zentroan (CGAI), Reina Sofía Museoan eta Valentziako Filmotekan erakutsiko da. Liburuak Espainiako Josep María Catalá, Doménec Font, Josetxo Cerdán, Ángel Quintana, Luis Miranda, Miguel Fernández Labayen eta José Luis Castro de Paz historiagileen artikuluak eta gazteleraz inoiz argitaratu ez diren Christa Blümlinger, Philip Lopate, Kart Sierek eta Hans Richter-en artikuluen itzulpenak hartzen ditu barne.


Gaurko programa osatzeko, Golem Yamaguchi zinetokietan Alexander Sokurov-ren Elegía de Moscú pelikula emango dute, "Querido Andrei" zikloaren barruan. "La forma que piensa" zikloan berriz, Elisabeth Subrin-en The Fancy, eta Barbara Hammer-en History Lessons ikus daitezke 20:30ean, eta Olivier Smolders-ek zuzenduriko Muerte en Vignole eta Angela Melitopoulos-en Passing Drama, 22,30ean. Saide Carlos III zinetokietan Festival de Festivales izeneko zikloaren Notes from a Kurdish Rebel pelikula, Stefano Savona-k zuzenduta, 20:3ean eta Chema Rodríguez-en Estrellas de la Línea pelikula, 22:30ean emango dira.


Bihar larunbata, hilak 24, 16:30ean, Goodbye, América aurre-estreinaldia egingo da, alegia, Elías Querejeta-ren azken produkzioa, Sergio Oksman-ek zuzenduta. Adierazitako ekoizleak iaz hartu zuen parte Punto de Vista zinemaldian, La Esteticién dokumentalarekin. Proiektatu ondoren, 18etan, Elías Querejeta eta Sergio Oksman komunikabideekin arituko dira.


Bestalde, bihar Israelgo David Perlov zinegilearen Diario lanaren lehengo bi kapituluak emango dira. Gainontzeko sei kapituluak igandean eta astelehenean emango dira. Proiekzioak Golem Yamaguchi zinetokietan emango dira, eta zuzendariaren alaba eta pelikularen muntatzailea, Yael Perlov, eta Cahiers du Cinema-eko kritikariak, Ariel Schweitzer, aurkezpen lanez arduratuko dira.


David Perlov Brasilen jaio zen. Aita zirkoko magoa zuen, eta zinea Parisen ezagutu zuen Jean Vigo-ren Cero en Conducta proiekzioari esker. Frantziako hiriburuan, Herni Langlois-en laguntzailea izan zen, Cinemateque Francaise-ren zuzendaria, eta bere lehengo laburmetraiak zuzendu zituen. 1958. urtean, Israelera joan zen, eta bertan, zinearen ideia goitik behera aldatu zuen, bereziki zine dokumentala, izan ere, ordura arte instituzioen eta sionismoaren propagandarekin estu lotuta zegoen. Frantziako "Nouvelle Vague-k" eraginda, bere Jerusalem (1963) laburmetraia zuzendu zuen. Lan horrekin sari bat irabazi zuen Veneziako Zinemaldian. Horrela, laburmetraia-egile gisako karrera bati hasiera eman zion. Hala ere, karrera emankor horretan sarritan administrazioaren aurka borroka egin behar izan zuen bere lanaren kontrola eta askatasuna bereganatzeko. Nazkaturik, azkenean, zine profesionala uztea eta bide berri bati ekin egitea erabaki zuen: filmatutako egunkariena. 2003. urtean hil zen, 1999. urtean Israel Saria jaso ondoren, alegia, Estatuan zinegile bati entregatzen zitzaion domina garrantzitsuena. Bere Diarios lana Pariseko Georges Pompidou de París Zentroan aurkeztu ziren, eta horrek bere lanaren balio handitu zuen 2005eko udazkenean.


Bihar ere, 22:30ean, Saide Carlos III zinetokietan Alexander Sokurov-ren Elegía de la vida aurkeztuko da. 1999. urtean, Berlineko Harresia erori eta hamar urte beranduago, Iruñean de Alexander Sokurov-en lan-dokumentala ikusi ahal izan zen, alegia, Andrei Tarkovski-ren laguna eta oinordea (agian nahi gabe), eta dokumentalean sortzen den eta fikzioaren bidean adarkatzen den filmografia baten jabea, baina betiere ikusezinari so eginez: maitasuna, heriotza, Rusia.


Zortzi urte ondoren, Sokurov Iruñera itzuliko da bere azken pelikularekin, Elegy of life. Rostropovich. Vishnevskaya, 1978. urtean, María lanarekin hasi zuen Elegías bildumaren barruaren. Mstislav Rostropovich biolin jolearen eta bere emazte Galina Vishnevskaya sopranoaren urrezko ezkontzei buruzko diptiko moduko erretratu bat da. Elegy of life Errusiako historiaren azken urteen begirada nostalgikoa da, Rostropovich-en alaitasunak, emaztearen lasaitasunak eta Sokurov-ren ahots malenkoniatsuak zuzenduta. Azken horrek, pelikula honetan, bildumaren pelikula guztietan bezala, kantu iluna abesteko, bizitzari agur egiteko eta dagoeneko ez dagoen mundu bati adio esateko abagunea aurkitzen du.

Dokumentazioa:
Programación

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa