(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Larrialdietarako Agentziak lankidetzako akordio marko berri bat sinatu du Nafarroako Salbamenduko Txakurraren Taldeko Elkartearekin ostirala, 2007.eko otsailak 23

Nafarroako Larrialdietarako Agentziaren (NLA) zuzendari-gerenteak, David Sainz Jiménez, eta Iñaki Lasa Ustariz-ek, Nafarroako Salbamenduko Txakurraren Taldeko Elkartearen ordez, eguerdi honetan sinatu dute bien elkarteen arteko lankidetzako akordio berria.



Gaur sinatutako hitzarmenak aurrekoa berritu du (1999. urtekoa) eta Diru-laguntzei buruzko Foru Legeari egokitu zaio, horrenbestez, aipatutako taldeari zuzeneko diru-laguntza emana ahal izango zaio (Foru Komunitatean ezaugarri hauekin dagoen bakarra), material eta txakurrak mantentzeak eta berriak erosteak eragindako gastuei aurre egiteko. Halaber, aurreko hitzarmenean bezala, bi erakundeen artean etengabeko lankidetza ezarri eta Babes Zibileko esparruko egoerak koordinatu nahi dira, desagertutakoak miatzearekin eta bilatzearekin lotutako jardueretan garatu beharreko irizpide zehatzak ezarriz.


Goiz honetan sinatutako hitzarmen berriaren arabera, 2007. urterako NLA-k Nafarroako Salbamenduko Txakurraren Taldeko Elkarteari 40.000 euro inguru emango dizkio, ibilgailuen aseguruetarako, albaiteroaren errebisioetarako, maniobrak burutzeko leku-aldatzeek eragindako gastuetarako, eta askotariko materiala eta material suntsikorrerako.


Gogoratu behar da, 2006. urtean, Nafarroaren Gobernuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren bidez, Salbamenduko Txakurraren Taldeari 31.5000 euroko laguntza finantzarioa eman ziola, ohiko gastuetarako (prestakuntza, aseguruak eta mantenua eta txakurrak erostea). Horretaz gain, urte horretan, 44.000 eurotako ohiz kanpoko laguntza bat eman zion pertsonak bilatzeko ekipo bat eta animaliak behar bezala garraiatzeko gurdia daraman lur orotako ibilgailu bat erosteko, beraz guztira, 75.500 euroko diru-laguntza jaso zuen aipatutako elkarteak.


Nafarroako Salbamenduko Txakurraren Taldea


Nafarroako Salbamenduko Txakurraren Taldeak, egoitza Milucen duela (Iruña) 12 nafarrez osatuta dago. Horiek, hein berean, hezitako 13 txakur dituzte eta Nafarroako SOS 112-rekin batera koordinazio lanetan parte hartzen dute, mendiko salbamendutan, uholdetan, pertsonen bilaketetan eta larrialdizko beste egoeretan.


Hauek dira egun Salbamenduko Txakurraren Taldearen kideak: Rafael Tellechea Arrubla, Roberto Bravo Izco, Josetxo Gil Arbizu eta José Miguel Moreno Vázquez (Iruña); Mikel Balenciaga Izagirre eta Eduardo Urralburu Arza (Berriozar); Iñaki Altuna Unanue eta María José Erneta Erro (Orondritz-Erro); Iñaki Lasa Ustarriz (Osácar-Juslapeña); Esther Garrote Ekisoain (Itsaso-Basaburua); Paco Ramos Moran (Biurrun); eta Agustin Castañeda Bafino (Berriobeiti).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa