(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Dokumental labur hoberenaren Oscar saria irabazi duen pelikulak Punto de Vista zinemaldian parte hartu du

astelehena, 2007.eko otsailak 26

Ruby Yang-ren The Blood of Yingzhou District bihar eta asteazkenean emango da Civican gunean


The Blood of Yingzhou District

Ruby Yang pelikularen Fotograma. ( irudia handitu )


Ruby Yang-ek zuzenduriko The Blood of Yingzhou District pelikulak (Yingzhou barrutiko odola) irabazi du dokumental labur hoberenaren Oscar saria, sari horien 79. edizioan, aurreko goizaldean. Pelikula berberak Punto de Vista Zinemaldiaren III. edizioan parte hartu du.


The Blood of Yingzhou District pelikulak GIB-k kutsatutako ume baten istorioa kontatzen du. Bizilagunek eta lagunek baztertzen dute eta izurritsu moduan tratatzen dute. Aipatutako pelikula, Estatu Batuak eta Txinak batera egin duten 39 minutuko ekoizpen bat, Punto de Vista zinemaldiaren barruan, bihar, asteartea, hilak 27, 10:30ean eta asteazkenean, hilak 28, 16:30ean emango dute Civican gunean. Sarrerak Civican guneko informazio salmahaian edo 948076259 telefonoan lor daitezke.


Hong Kong jatorria duen Ruby Yang-ek Asia eta Amerikako gai desberdinak aztertu ditu zuzendari eta editore gisa. Bere dokumental askok Emmy saria irabazi dute. Egun, Beijingen bizi da, eta bertan, telebista publikorako eta nazioarteko audientzietarako zerbitzu publikoko iragarkiak eta dokumentalak zuzentzen ditu. Yang-ek hainbat sari eta aitorpen jaso du, baita Kaiser Media Fellow bat ere, 2004. urtean, GIB birusari buruzko lanerako.

Dokumentazioa:
Programación de Punto de Vista

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa