(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Errepideak hobetu eta eraikitzeko 11 proiekturen laguntza teknikoa kontratatzea onetsi da

astelehena, 2007.eko otsailak 26


Nafarroako Gobernuak baimena eman du gaurko bilkuran laguntza teknikoa kontratatzeko, kontratu banaren bidez, Belateko Ardatzari eta Pirinioko Autobia eta inguruko errepideei lotutako hamaika errepide-obren proiektuetarako. Horretarako, 1.478.007,4 euro aurreikusi dira.


Proiektu guztiak sartuta daude Nafarroako komunikazio ardatz estrategikoak bizkortzeko eta lurralde interesa duten beste esku-hartze batzuk errepide arlokoak egiteko Planaren barrenean.


Belateko Ardatzari dagokionez (N-121-A errepidea, Iruña-Frantzia Belatetik), laguntza teknikoak ondoko proiektu hauek hartuko ditu: Ostizko saihesbidea; Sunbilla-Etxalar tartea; Etxalar-Bera tartea; eta Bera-Endarlatsa tartea. Obra hauetarako laguntza teknikoa 746.269.76 euroko aurrekontua dauka; horietarik 186.000 euro aurtengo aurrekontuen kargura ordainduko dira, 374.000 euro 2008ko aurrekontuen kargura eta 186.269 euro 2009ko aurrekontuen kargura.


Laguntza teknikorako bigarren kontratuak 731.737,28 euroko aurrekontua dauka eta Pirinioko Autobiari eta haren inguruko errepideen eraikuntzari dagokie. Zehatz-mehatz, Pirinioko Autobiaren ondoko tarte hauek dira: Elo/Getze-Ibargoiti lotunea eta Getze-Ibargoiti/Izko lotunea.


Kontratu honetan ere NA-132 (Lizarra-Tafalla-Zangoza) errepidearen berritzea sartu izan da, Eslabako saihesbidean, Eslaba-Sada eta Sada-Oibarko saihesbidea tarteetan, bai eta Uxueko sarbideak (NA-5310) eta Iso mendatearen berritzearen bigarren fasea. Aurreikusitako aurrekontutik 396.000 euro 2007ko aurrekontuekin finantzatuko dira, eta 335.737 euro 2008ko aurrekontuekin.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa