(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Osasun Departamentuak eta Berriozarko Udalak "Laira" Zentroaren finantzazioa adostu dute

asteartea, 2007.eko otsailak 27

SNS-O-ek 140.000 euro eman ditu ginekologia kontsulten eta familia-plangintzako udal zentro hau 2007. urtean abian jartzeko



Nafarroako Gobernuaren Osasun kontseilariak, María Kutz Peironcely, eta Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea zuzendari-gerenteak, José Carlos Garde Celigüeta, gaur goizean hitzarmen bat sinatu dute Berriozarko Udalaren alkatearekin, Benito Ríos Ochoa. Beraren bidez, ezarri dira, 2007. urterako Ginekologia, Familia-Plangintza eta Emakume Laguntzarako "Laira" Zentroa finantzatzeko oinarriak. Aipatutako Zentroa 8.555 biztanletako herrian bertan dago, Iruñeko Eskualdean.


Hitzarmen honen arabera, Nafarroako Osasun Zerbitzuak-Osasunbidea 140.000 euro eman ditu Berriozarko udal jabetzako Zentro hau abian jartzeko, aurrekontu-urte honetan.


"Laira" Zentroak honako zerbitzuak eskaintzen ditu: ginekologiako kontsulta medikoa, mediku espezialista beten bidez; erizaintzako eta emaginaren kontsultak, eta hezkuntza eta informazioko kontsulta, azken hura osasun hezitzaile batek eskainita. Zentroak zerbitzuak ginekologiako, umetokiaren lepoko minbizia prebenitzeko, obstetriziako eta familia-plangintzako esparruan eskainiko ditu.


Kontsultak Berriozarko Osasun Zentroan egingo dira lanaldi osoan ("Laira" zentroak bertan ditu bulego guztiak), astelehenetik ostiralera, ginekologo baten, osasun hezitzaile baten eta erizain-laguntzaile baten eskutik. Berriozarko Udalak bertako langileak aukeratu ditu. Egunero, 20 gaixok izango dute kontsultarako hitzordua, eta horretaz gain, larrialdizko laguntza eskainiko da, osasuneko sare publikoaren emakume-zentroen eskemari jarraiki. Araubidea eta jendearekiko arreta ordutegiak Nafarroako Osasun Zentroaren-Osasunbidea koordinazioan ezarri dira. Horrek Zentroaren jarduera medikoak ikuskatzen eta ebaluatzen jarraituko du eta jarraibideak eman ditzake zentroak behar bezala funtzionatzeko.


Berriozarko Udalak 2007. urtean, Virgen del Camino Ospitaleko Zuzendaritzari jarduera eta erreklamazioen (egongo balira) memoria bat, eta sei hilabetez behin, dagozkion gastu egiaztagiriak aurkezteko konpromisoa hartu du.


Berriozarko Udalak 2007. urtean, Virgen del Camino Ospitaleko Zuzendaritzari jarduera eta erreklamazioen (egongo balira) memoria bat, eta sei hilabetez behin, dagozkion gastu egiaztagiriak aurkezteko konpromisoa hartu du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa