(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


"Escena 07" jaialdiak dantza Nafarroako hamalau herrialdetara eramango du martxoan

asteazkena, 2007.eko otsailak 28

Datorren ostiralean, martxoak 2, Eszenako Dantza Jaialdiaren hamaikagarren edizioa hasiko da. Jaialdiak martxoaren 31 arte iraungo du eta estilo desberdineko dantza Nafarroako hamalau herriko eszenatokietara eramango du. Guztira 9 konpainiak 21 ekitaldi eskainiko du.



Hain zuzen ere, Ablitas, Altsasu, Antsoain, Agoitz, Barañain, Bera, Burlata, Castejón, Lizarra, Los Arcos, Noain, Zangoza, Valtierra eta Zizur Nagusiak dantza garaikidea, flamenko garaikidea, dantza klasikoa eta neoklasikoa, afrikarra, ekialdeko dantza, tango, klake, antzerki-dantza eta gaurko dantzako ekitaldiak hartuko dituzte barne, esaterako, hip-hop eta street dance izeneko bestelako estiloak.


Azpimarratu behar edizio honetan Nafarroako Aldanza Compañía de Danza Almudena Lobón konpainiak hartuko duela parte, errepertorio berri batekin. Halaber, Foru Komunitatetik kanpo lan egiten duten Nafarroako beste dantzariak ere gure artean izango dira, besteak beste, Inés Boza, Senza Tempo konpainiarena, edo Itxaso Cano, Dani Pannullo DanceTheatre Company konpainian dantzatzen duela. Larumbe Danza konpainiak ere Nafarroan du jatorri. Karmen Larumbe-ri, adierazitako konpainiaren sortzailea, iaz omenaldi bat egin zitzaion bere heriotzaren oroimenez.


Horietaz gain, konpainia hauek ere Nafarroa bisitatuko dute: Danzas del Mundo, Ertza Dantza Antzerkia de Asier Zabaleta, Marcos Vargas & Chloe Brûlé Dauphin, Nova Galega de Danza, Gemma Morado-ren Konpainia, eta zergatik ez Dantza.


"Danza Eszena" jaialdiaren helburua dantza Foru Komunitateko eszenatoki desberdinetako kultur programazioen barne sartzea da. Programa askotariko estiloko konpainiez osatzen da, proposamen ugari eta erakargarriak eskaintzeko, eta era horretan dantzarako publikoa finkatu ahal izateko.


Jaialdiko edizio honetarako aurrekontua 180.000 eurotakoa da. Nafarroako Gobernuaren Kultur Jardueraren Zerbitzuak adierazitako jaialdia antolatu du parte hartzen duten udalen laguntzarekin. Horri dagokionez, programan parte hartzen duten udalak dagozkien herrietan ikuskizunak ekoiztearen gastuez eta bertako publizitateaz arduratu dira. Nafarroako Gobernua ikuskizunak kontratatzearen gastuez, Jaialdiaren koordinazio orokorraz eta jaialdia hedatzeaz arduratu da.


Erantsitako dokumentazio moduan, jaialdiari buruzko programa oso bat, CD bat konpainia bakoitzaren irudiekin, jaialdiko kartelaren irudiak eta konpainia desberdinetako dossier informatikoak eskaini dira. Sarreren salmentei, ordutegiei eta gainerako gaiei buruzko informazio guztia web orri honetan ere kontsultatu daiteke: www.navarra.es (web zehatza www.cfnavarra.es/danza)


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa