(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak lauko autonomiarako konpromisorik hartu den galdetu du asteazkena, 2007.eko otsailak 28

"Nafar gehienen borondatearen ordezkaria naizen aldetik, Nafarroari dagokionez pentsatzen ari direna ezagutzea eskatzen dut "


Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak, gaur arratsaldean, prentsaurreko hizketaldian, José Blanco PSOEko idazkari nagusiak Nafarroa Baik hauteskundeetan lor ditzakeen emaitzei buruz egindako adierazpenei erantzun die, eta José Luis Rodríguez Zapatero Gobernuko presidenteari galdetu dio ea "konpromisorik hartu duen Batasuna-ETArekin hiru euskal probintziekin eta Nafarroarekin lauko autonomia bat eratzeko". Horrez gain, berari "zuzenean, bitartekaririk gabe" erantzuteko eskatu du.


Modu berean, Sanz presidenteak Rodríguez Zapaterori galdetu dio ea egia den Batasuna foru-hauteskundeetan zuzenean edo zeharka egotea bermatu dela, eta ea zer esan nahi duen Gobernuko presidenteak Arnaldo Oteguiren adierazpenetan eboluzio positiboa hauteman duela dioenean. Horrez gain, PSNk Batasunaren edo horren ordez aurkezten den taldearen botoak onartuko dituen galdetu du. "Eta ez dut galdetuko –gehitu du- ea Nafarroa Bairen botoak onartuko dituen, hori ziur dakigu eta".


Nafarroako Gobernuko presidentearen esanetan, "onena PSOEk Batasunarekin dituen akordioak haustea da, hemen alderdi eta gobernu leiala aurkituko baitu". Esangura horretan, José Blancori eskatu dio "nafarrei gezur gehiago ez esateko, lotsagarria baita guregana informazio bakarra komunikabideetatik eta Oteguiren adierazpenetatik iristea. Informazioa ez dugu Oteguiren adierazpenetatik lortu nahi, Espainiako Gobernutik baino, gure herrialdea baita". Ildo horretatik, "nafar gehienen borondatearen ordezkari moduan", "Nafarroari dagokionez pentsatzen ari direna ezagutzea" eskatu du, eta Rodríguez Zapaterori eskatu dio Nafarroa Bairekin akordiorik ez badu, ohiko bideetatik esan dezala, erakundeekin dituen ohiko harremanen bidez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa