(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak 3 milioi euro eman ditu toki erakundeek hiri altzariak erosteko eta instalatzeko

osteguna, 2007.eko martxoak 1

Guztira, 243 herrik bere ondare publikoak berrituko ditu



Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioaren Departamentuak

3.111.758,61 euro eman ditu Nafarroako toki erakundeei diru-laguntzak emateko deialdian, hornikuntza eta altzariak erosteko eta instalatzeko finkatutako hiri lurzoruan, 2007. urtean. Departamentuak ezarritako epearen barruan jasotako 243 eskaerak artatu ditu, beraz, deialdian exijitutako agiriak aurkeztu ondoren, 243 herriek bere hiri altzaria erosiko edo hobetuko dute.

Ontzat emandako aurrekontua biztanleen lau mailen arabera banatuko da; hau da, herri bakoitzari jasotzea dagokion zenbatekoa bertako biztanleen kopuruaren araberakoa izango da. Horrela, gehienez, 12.000 euro emango zaizkie 500 biztanle baino gutxiago duten herriei; gehienez 30.000 euro 500 eta 4.999 biztanle artean dituztenei; gehienez, 50.000 euro 5.000 eta 14.999 biztanle dituztenei; eta gehienez 75.000 euro 15.000 edo hortik gorako biztanle-kopurua duten herriei. Laguntza hauek eskatu dituzten multzo tradizionalei 50.000 euro emango zaizkie. Inolaz ere, emandako diru-laguntzek egindako inbertsioen %50a gaindituko dute.


Jasotako 243 eskaerek 7.598.400,90 eurotako inbertsioa suposatu dute, eta deialdi honi aurre egiteko, Departamentuari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa, berriz, 3.111.758,61 eurokoa da.


Aipatutako zenbatekoak ordaintzeko helburuekin, Toki Erakunde onuradunek aurretik deialdian ezarritako agiriak aurkeztu beharko dituzte. Toki Administrazioren Zuzendaritza Nagusiak egoki deritzon lanetako ikuskapen teknikoak egiteko eskubidea dauka, lan horiek garatzen ari diren bitartean.

Dokumentazioa:
Toki Administrazioen xehetasunak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa