(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asteburu honetan hasiko da Hobeagotzea ontzat eman zen egunaren 25. urteurrenaren ospakizuna osteguna, 2007.eko martxoak 1

Agendak "Navarra en marcha" erakusketak, abesbatzaren emanaldi bat, ipuin-kontalaria eta ingurumenari buruzko harren tailer bat hartuko ditu barne


Forua Hobeagotzeari buruzko Legea onetsi zenetik 25. urteurrena ospatzeko, Antena 3 kateak bihar ostirala, eguerdiko eta gaueko albistegiak Nafarroako Jauregiaren lorategietatik emango ditu.


Halaber, "Navarra en marcha" izeneko erakusketa eskainiko da, Nafarroako Gobernuak sustatua Forua Hobeagotzeari buruzko Legeko 25. urteurrena ospatzeko. Erakusketa martxoaren 18a arte zabalik izango da, Baluarte Batzar Jauregiko eta Auditorioko erakusketa aretoko goiko solairuan. Ordutegia astelehenetik igandera izango da, 11etatik 14etara eta 17etatik 21etara. Sarrera doanekoa izango da. Erakusketaren ohiko edukiak eskura egongo dira: "De ahora en adelante" izeneko hiru dimentsioko proiekzioa, segway zirkuitua (norberako garraiorako ibilgailuak), Abiadura Handiko Trenaren modulua eta bideoak, ordenagailuak eta eratzen duten panelak.


Era berean, urteurren hau ospatzeko bestelako jarduerak ere antolatuko dira asteburuan. Larunbatean, hilak 3, 18:00etan, Baluarteko goiko solairuan haurrentzako ekitaldi bat izango da: barre egiteko ipuinak Luisa eta Marisa-rekin. Honakoa kontatuko dute: "Cuando vuelan cometas por todas partes". 4 eta 10 urte bitarteko 25 haurrentzat lekua izango da. Aurretik izena eman beharko da erakusketan bertan edo 670489511 telefonoan.


Bestalde, igandean, hilak 4, 12etan, Altsasuko Erkudengo Ama Abesbatzak bere ekitaldia eskainiko du, Baluarteko behe solairuko erakusketa aretoan. Sarrera doanekoa izango da.


Igandean bertan, 17:30ean eta 19:30era arte, "Memory energético" ingurumenari buruzko tailerra eta "Antzara-jokoa" antolatuko da, 4 eta 10 urte bitarteko 25 haurrentzat. Izena erakusketa bertan edo 670489511 telefonoan eman daiteke.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa