(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Dispositibo berezia jarri da 2007ko Xabierraldiak direla eta

osteguna, 2007.eko martxoak 1

Nafarroako Gobernuak, Foruzaingoaren bidez, trafikoko dispositibo berezia antolatu du martxoaren 3an eta 4an (lehenengoa) eta martxoaren 9an eta 10ean (bigarrena) antolatuko diren Xabierraldiak direla eta. Guardia Zibilaren laguntzarekin garatuko den dispositibo horren helburua erromesak eta ibilgailuak segurtasun baldintzetan ibili ahal izatea izango da.


Xabierreko ibilaldiak bi nobedade nagusi izango ditu aurtengo edizioan:






A) Noain eta Elo arteko autobian ibiltzea debekatuko da: Noain eta Elo arteko zatia Pirinioetako Autobiatik kanpo egingo da (A21). Horrela, Noaineko hiri gunetik hasten diren erromesak oinezkoen zatitik ibili beharko dira (lurzoru gorria), barraskiloko arrapalatik, autobiarekiko paraleloan doan zerbitzu-bidea hartzeko, Xabierreko norabideko ezkerreko aldetik. Hor, Tajonar baratzen bidez, Iruñetik datorren bidetik lotzen da. Zerbitzu-bide honetatik, Elortzeko Torres Industrialdeko inguruetara iritsiko da, eta lurrazpiko pasabide baten bidez, NA2420 errepiderekin bat egingo du (N240 errepide zaharra). Hortik, erromesak eskuineko aldetik ibiliko dira, 6,400 kilometroraino (Urrotz-Campanas bidegurutzearen inguruetan), eta hortxe, beste lurrazpiko pasabide bat hartuko dute, eta ondoren, ezkerreko aldea hartuko dute berriz, N240 errepideko 17. kilometroarekin bat eginez, Elon.


B) Aldaketak Xabier inguruan: iaz, Xabierreko gaztelua berritu zen, San Frantzisko Xabierren jaiotzaren V. Mendeurrena ospatzeko. Hori zela eta, zirkulazioan aldaketa nabarmenak egin ziren eta aurtengo Xabierraldietan ere aldaketa horiek indarrean izango dira. Alde batetik, ibilgailuen zirkulazioa murriztu zen gazteluaren inguruetan, eta horrenbestez, aparkaleku gehiago jarri ziren erabiltzaileen eskura. Misio etxeko iparraldeko belardia asfaltatu zen, 1.000 ibilgailu barne hartzeko, beraz, erabili ahal izango da eguraldi txarra egin arren. Hala ere, misio etxeko hegoaldeko belardia (1.100 ibilgailuetarako lekuarekin) aurreko urtetako baldintza berberetan mantendu da, beraz, haren erabilera eguraldi onaren menpe egongo da. Aparkatzeko gune horiei Xabier herrian bertan daudenak (50 ibilgailu), banderen aparkalekua (150 turismo) eta San Frantzisko Xabierren estatuaren inguruan kokatutako aparkalekukoak (200 ibilgailu) gehitu behar zaizkie.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa