(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz Presidenteak gaur Berriobeitiko "María de Maeztu" Kultur Etxea inauguratu du

ostirala, 2007.eko martxoak 2

Nafarroako Gobernuaren Presidentea, Miguel Sanz Sesma, gaur eguerdian Artikako (Berriobeiti) Kultur Etxeko inaugurazioaren buru izan da. Eraikinak sotoa eta hiru solairu ditu, eta horretarako 2.867.000 euro inbertitu dira, orain arte emandako, 621.999,26 eurotako diru-laguntzarekin.


El presidente Sanz en el acto de inauguración de la Casa de Cultura de Artica.

Sanz Presidentea Artikako Kultur Etxeko inaugurazioaren ekitaldian. ( irudia handitu )


Eraikinak eraikitako 2.321,02 metro karratutako azalera du. Horietatik, 1.874,84 metro Kultur Etxeari dagozkio eta 446,18, berriz, liburutegiari. Solairuei dagokienez, sotoak eraikitako azalerako 754,42 metro karratu ditu, behe solairuak, 769,72 metro karratu, lehenengoak, 496,76 eta bigarren solairuak, berriz, 300,12 ditu.


Azpiegitura berriak eszena-areto bat dauka, eszena-teknikoak, eszena-makinak eta argi eta soinu hornikuntzetarako lan-galeriekin. Bertan, 244 besaulkietarako lekua dago, minusbaliotasun fisikoak dituztenentzako guneekin. Era berean, eraikinak honako zerbitzuak ditu: erakusketa-gela, erabilera anitzeko bost gela, bulegoak, biltegiak, bi kamerino, banatzaileak, bi bilera gela, dantza gela, ikastaro gela, liburutegia (altzariak jartzeko dago), taberna-kafetegia, sukaldea eta lorategia.





Guztira 2.867.300 euro inbertitu dira. Horietatik, Nafarroako Gobernuak, orain arte, 621.999,26 eurotako laguntzak eman ditu (benetako laguntzaren %21,69), eta horietatik, 305.657,42 euro Kultur Etxeari dagozkio, eta gainontzekoa, berriz, liburutegiari.






Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa