(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroan, azkeneko hiru urteen ondoren, langabeziak lehen aldiz behera egin du otsailean

ostirala, 2007.eko martxoak 2

Armendáriz kontseilariak azpimarratu du industria-langabeziak azken hilabetean %2,3 jaitsi duela eta azkeneko urtean, berriz, %7,6



Nafarroako Gobernuaren Lan Zerbitzuak gaur goizean aditzera eman ditu 2007ko otsaileko langabeziari buruzko datuak. Horien arabera, 244 langabetu gutxiago izan dira, urtarrilarekin konparatuta (%1,08ko jaitsiera), beraz, horrek esan nahi du Nafarroan 22.265 langabetu daudela (8.371 gizonezko eta 13.894 emakumezko). Datu horiek adierazten dute, Nafarroan, azkeneko hiru urteen ondoren, langabeziak lehenengo aldiz egin duela behera otsailean.


Industria eta Teknologia eta Merkataritza eta Lan Departamentuko kontseilariak, José Javier Armendáriz, aipatu du 22.65 langabetuen kopurua "historian zehar otsailean izandako kopururik txikiena" izan dela. Ezaugarri berbera eman da emakumeen (13.894) eta gazteen (2.508) kasuan.


José Javier Armendáriz jaunak datuak positiboki baloratu ditu, izan ere, "azkeneko hiru urteen ondoren, langabeziak, lehen aldiz, behera egin du otsailean. Jaitsiera hori gizonezkoengan eta emakumezkoengan, eta jarduerako sektore guztietan eman da, batez ere, industrian, eraikuntzan eta zerbitzuetan". Halaber, nabarmendu du langabeziak urteen arteko bilakaeran izandako "portaera ona" (azken urtea). Bertan, 1.198 langabetu gutxiago erregistratu dira, eta "2005eko azaroan ekin izandako portaera berbera jarraitu eta finkatu da".


Armendáriz kontseilariak gogoratu du, 2007ko otsailean izandako langabezia-jaitsierari esker, "Foru Komunitateak, dagoeneko, 15 hilabete daramatzala urteen arteko langabezia eten gabe jaisten. Urteen arteko langabeziaren jaitsiera hori bereziki industria sektorean nabarmendu da. Sektore horretan, 2006ko otsailetik, 363 langabetu gutxiago erregistratu dira, alegia, %7,6ko jaitsiera. Kopuru horrek sektorearen dinamismoa islatu du, azken hilabetean %2,3ko jaitsiera izan duena".


Azkenik, kontseilariak azpimarratu du Nafarroako langabeziak "Espainian baino askoz gehiago jaisten jarraitzen duela. Azken hilabetean, Foru Komunitatean, langabeziak %1,08ko jaitsiera izan du, Espainian, berriz, %0,35ekoa izan da. Urte arteko bilakaera ere aldekoa izan da, izan ere Nafarroan %5,11 jaitsi da, eta Espainian, berriz, %4,33".


Bestalde, 2007ko otsailean, Nafarroan 19.668 kontratu sinatu ziren, eta horietatik, 2.193 (%11,15) mugagabeak izan ziren. 2007. urte honetan 5.550 kontratu mugagabe sinatu dira, alegia, gauzatutako kontratu guztien, %13,31.


Otsailaren bestelako aldagaiak


Laneko lurralde unitateen arabera, honelakoa izan da langabeziaren jaitsiera: Doneztebe (%6,06), Lodosa (%4,63), Tafalla (%3,21), Agoitz (%2,48), Lizarra (%1,85), Iruña (%0,61) eta Tutera (%0,15). Altsasun igo egin da (%1,30).


Ekonomia jardueren sektoreen arabera, honelakoa izan da langabeziaren jaitsiera: eraikuntza, Herri Administrazioa, industria metalurgikoa, ostalaritza, elikadura industria eta automobilgintzako industria. Bestalde, honakoetan igo egin da: aurreko lanik gabeko kolektiboa, hezkuntza, elkartze-jarduerak, olgetarako jarduerak eta askotarikoak.


Sexuen arabera, langabetuak honela erregistratu dira: 13.894 emakume, %0,07ko jaitsierarekin aurreko hilabetearekin konparatuta, eta 8.371 gizonezko %2,72ko jaitsierarekin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa