(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


2006ko herri lanen amaierako kostuak %3,3 desbideratzea izan zuen, hamarkadan izandako txikienetariko bat

ostirala, 2007.eko martxoak 2

Administrazioaren eta eraikuntza enpresen baterako esfortzuari esker, iazko herri lanen batezbesteko desbideratzea (adjudikazio aurrekontuaren eta amaierako kostuaren arteko aldea) %3,35ekoa izan da, hau da, 2005. urtean baino bost puntu gutxiago eta azken hamarkadan izandako bigarren kopuru baxuena.


Horrela adierazi da "Kontratuen adjudikazioari eta likidazioari buruzko urteko txostenean. 2006. urtea", Herri Lanak, Garraioak eta Komunikazioak Departamentuak egina.


Argitarapenak (gaur hamaikagarren alea argitaratu da), bat egin du Departamentuak ezarritako helburuekin, hau da, herri lanei buruzko datu gardenak eskaintzea eta amaierako kostuak nabarmen murrizten dituzten analisi tresnak eskura izatea.


2006. urteko datu garrantzitsuenei dagokienez, aipatu behar da, herri lana 4,5 milioi eurotan adjudikatu zela, adjudikazio prezioaren %5,1 jaitsiz, eskaintzan egindako zenbatekoari dagokionez. Bestalde, lanak 50,1 eurotan likidatu ziren.


Adjudikazioak eta likidazioak


Txostenaren arabera, iaz, 72 kontratu izenpetu ziren, 47.990.945 eurotan, hau da, iaz baino %13,9 gutxiago. Horietatik, 43 kontratu lanekoak ziren, 45.574.527 eurotako inbertsioarekin, eta gainontzekoa, berriz, -29 kontratu- laguntza teknikoei zegozkien (proiektuen erredakzioak eta bestelako jarduerak eta txostenak). Azken horietan 2.416.417 euro inbertitu ziren.


Aldi berberean, 90 kontratu likidatu ziren, 52.425.447 eurotan. Horietatik 59 lan kontratuak izan ziren, 50.185.513 eurotan izanik eta gainontzekoa, berriz, laguntzei zegozkien, 2.241.433 eurotan izanik.


Adjudikazio sistemari dagokionez, ikusi da lehiaketaren bidezko enkanteen, negoziatuko prozeduraren eta enkantearen kopurua igo dela, eta enkomienden kopurua berriz jaitsi dela. Horrela, iaz, adjudikazioen %68,69a lehiaketaren bidez egin ziren (%59,56 2005ean), %16,45a negoziatutako prozeduraren bidez (%15,09 2005ean), 11,32 enkantearen bidez (10,07 2005ean) eta %3,53 enkomiendaren bidez (%15,26 2005ean).


Kontratatutako jarduera nagusiei dagokienez, honakoak aipatu behar dira: NA-534 errepideko Aibar-Kaseda zatia hobetzeko lanak (2,4 milioi euro), NA-124 errepideko Santaka-Zarrakaztelu zatiaren erreforma (2,1 milioi euro) eta NA-128 errepideko Martzilla-Peralta zatia hobetzeko lanak (2,1 milioi). Hauek ere garrantzi handiko lanak izan dira: Arrizabalagako trenbide-pasagunea kentzea. II. Fasea (1,9 milioi) eta Lerin eta NA-6120 bidegurutzearen arteko zatia hobetzeko lanak (1,9 milioi).


Azkenik, euren bolumenarengatik, honako hauek nabarmendu dira: Mugairiko kontrol-zentroaren menpeko errepide guztiak kontrolatzeko 2007-10 aldirako sinatutako kontratuak (8,5 milioi euro), Irurtzuneko zentrokoa (6,5 milioi) eta A-15, A-10 eta A-1 Autobietakoak (5,1 milioi).


Prezio jaitsierak eta desbideratzeak


Enkanteari dagokionez, adjudikatutako prezioaren urteko batezbesteko jaitsiera %5,1ekoa izan zen, 2005. urtean baino gutxiago (%9,8), baina azken hamarkadaren joera mantenduta, alegia: adjudikazioak arrazoizko prezioetan egin.


Herri lanaren kontratazioaren kontrolari dagokionez, urteko batezbesteko desbideratzeari buruzko datua garrantzitsuagoa izan da; hau da, adjudikazio prezioaren eta lanen amaierako kostuaren arteko aldea. Horri dagokionez, 2006. urtean, %5,52ko jaitsiera eman zen desbideratze ehunekoan: %8,87 2005ean eta %3,35 2006an. Beraz, 1996 urtetik izandako bigarren jaitsiera handiena izan da, eta 1996. urtean Departamentuak ezarritako %10etik behera.


Hain zuzen ere, azken urteko desbideratzearen batezbestekoa (1997-2006), 834,3 milioi eurotan likidatutako lanaren kopururako, %8,12 izan da. Horri dagokionez, gogoratu behar da txosten hauek egin baino aurreko egunetan, lanen prezioak %40 ingurukoak zirela.


Iaz likidatutako 90 espedientetatik, 10-ek adjudikatutakoa baino prezio txikiagoa izan zuten, 61-k ez zuten desbideratzerik izan, 14-k aurrekontuaren %10etik beherako desbideratzeak izan zituzten eta bik besterik ez (bata lanekoa eta beste bat laguntza teknikokoa) desbideratzearen %10etik gora egin zuten.

Dokumentazioa:
Ekonomiari buruzko datu nagusiak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa