(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Dirulaguntza bat emanen zaie “Munduko Medikuei” emergentziazko osasun proiektua egiteko Burkina Fason

astelehena, 2007.eko martxoak 5

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Gizarte Ongizate zuzendari nagusiari 30.000 euroko dirulaguntza eman diezaion Munduko Medikuak Gobernuz kanpoko erakundeari Burkina Fason emergentziazko osasun proiektua egiteko.


Zehatz-mehatz, nazioarteko emergentziazko proiektua da Banfora-ko osasun barrutiari laguntzeko meningitis epidemia batek eragindako gaixotze eta heriotza tasa murriztu dadin. Urte hasieratik 87 kasu erregistratu dira eta heriotza-tasa %9,2a izan da (8 kasu), batez ere ondoko zio hauengatik: txerto-stock baten haustura; barruti osora iristeko baliabide falta eta populazioaren mugimendua lur emankorragoetara.


Aipatu arrazoiengatik txertaketa hedadura ez da iritsi herrialdeko hainbat komunitatetara, hortaz, hango Osasun Ministerioak berak laguntza eskatu die Munduko Medikuei txertaketa kanpaina egiteko alderdi osoan, 115.070 lagunei on eginen diena.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa