(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak lankidetza hitzarmen bat onetsi du CEIN enpresarekin sinatzeko enpresetan informazio eta komunikazio teknologiak bultzatzeko

astelehena, 2007.eko martxoak 5

Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmen bat onetsi du gaurko bilkuran Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroarekin (CEIB) Nafarroan informazio eta komunikazio teknologien enpresa-mintegia ezarri, instalatu eta kudeatzeko. Helburu horretarako, Nafarroako Gobernuak 96.000’ euroko dirulaguntza emanen dio CEIN-i.


CEIN-ek laguntza teknikoa eman izan die Iruñeko Udalak garatutako proiektuei “Urban TIC Zentroan”, teknologia berrien sektoreko enpresen sendotzea sustatu eta laguntzeko xedez, Urban izeneko europar programaren barrenean.


Behin programa hau bukatu eta gero, komenigarritzat jotzen da aipatu enpresei eta sortzen ahal diren beste batzuei laguntzen jarraitzea zerbitzu administratibo eta teknikoak dituen espazio bat eskainiz bertan kokatzeko. Horretarako, CEIN-ek badu 4.186 m2ko azalera bat eta horietatik 400 m2 TIC enpresa-mintegia jartzeko erabiltzen ahalko ziren.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa