(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2,30 milioi euroko gastua onetsi da I+G+B proiektuetarako dirulaguntzen eskariak tramitatzeko

astelehena, 2007.eko martxoak 5


Nafarroako Gobernuak 2,30 milioi euroko hainbat urtetarako gastua onetsi du gaurko bilkuran ikerkuntza, garapen eta berrikuntza (I+G+B) proiektuetarako dirulaguntzen zain dauden eskariak tramitatu ahal izateko. Gastua 2007tik 2010era bitarteko aurrekontuen kargura ordainduko da, eta guztira 17,20 milioi euroko inbertsioa eginen duten hamahiru proiektu garatzeko erabiliko da.


Dirulaguntzak erabiliko dira I+G+B proiektuak egiteko enpresek sinatu maileguen interes-hobariak emateko. Proiektu hauen iraupena urte bat eta hiru urte bitartekoa izan daiteke, beraz, dirulaguntza hauek behar bezala kudeatzeko ezinbestekoa da gastua konprometitzea heldu diren ekitaldietako aurrekontuen kargura.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa