(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Iruñeko Eskualdeko Abiadura Handiko Partzuergoaren estatutuak ontzat eman dira

astelehena, 2007.eko martxoak 5

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki du Iruñeko Eskualdeko Abiadura Handiko Partzuergoaren estatutuak alde baterako ontzat ematea eta jende aurrean jakinaraztea hamabost eguneko epe batez.



Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko, Zizur Nagusiko, eta Zizurreko Zendeako Udalek osatuko dute aipatutako Partzuergoa. Bere helburua honakoa da: abiadura handiko geltoki berriaren eta trenbideko kiribila eta Iruñeko egungo tren geltokia kendu ondoren, askatutako lurraldeen gunea garatzeko udalaz gaineko eragineko (PSIS) plan sektorialeko hirigintza kudeaketa eta garapen osoaz arduratzea.


Erakunde berriak Sustapen Ministerioarekin eta Trenbideko Azpiegituren Administratzailearekin (ADIF) beharrezko ondare eta ekonomia harremanak ezarri nahi ditu, azken horrek premiazko trenbideko azpiegitura berriak Iruñeko Eskualdean eraikitzeko, Ezkirotz eta Zuasti arteko trenbide berriari eta abiadura handiko geltoki berriari dagokienez.


Dagoeneko, barne dauden Udalen Osoko Bilkurek onetsi dute estatutuen proposamena eta orain Foru Komunitatearen Administrazioari dagokio ontzat ematea.


Estatutuak


Agiriaren arabera, Partzuergoak berezko nortasun juridikoa izango du, osatzen duten erakundeen menpe egon gabe eta bere helburuak betetzeko erabateko gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna edukiko du.


Aipatu den bezala, bere helburuen artean, honako hauek aurkitzen dira: adierazitako PSIS-en hirigintzan garapen eta kudeaketa osoa burutzea, ADIF-ekin trenbideko azpiegitura berriak eraikitzeko araubide ekonomikoa zehaztea, eta hirigintza jarduerak kudeatzea, izapidetzea eta exekutatzea.


Partzuergoak honako gobernu organoak izango ditu: Lehendakaritza, Lehendakariordetza, Zuzendaritza Batzordea eta Gerentzia bat. Herri lanak, Garraioak eta Komunikazioak Departamentuko kontseilari bat Lehendakaritzako buru izango da, lehendakariordea, berriz, Zuzendaritza Batzordeko kideen artean aukeratuko da. Azken hura, bestalde, Nafarroako Gobernuko hiru ordezkariez, Iruñeko Udaleko beste hiruez, Zizur Nagusiko Udalaren bi ordezkariez eta Zizurreko Zendeako beste batez osatuko da. Azkenik, Zuzendaritza Batzordeak gerentea aukeratuko du.


Bi milioi metro karratu garatzea


Gogoratuko den bezala, PSIS-ak 2.383.825 metro karratuko azalera baten antolamendua hartzen du barne. Horietatik, 2.096.308 m2 Abiadura Handiko geltoki berriaren inguruei dagozkie, Mendebaldeko Errondan eta Arostegi Etorbidearen artean kokatuta eta gainontzekoa, berriz, 287.517 m2, egungo geltokia eta kiribila kendu ondoren, askatutako zonaldeari dagokio, San Jorge eta Buztintxuri artean.


Trenbideko geltoki berriaren inguruan, Santiagorako Bidea parkea izenekoa, 7.000 etxebizitza eta dagozkion ekonomia-, merkatal-, zerbitzu- eta teknologia-guneak eraikiko dira. Bestalde, San Jorge-Buztintxuri gunean 1.125 etxebizitza eraikitzea aurreikusi da.


Jardueran, guztira, 457.472.320 euro inbertituko dira. Horietatik, 347.472.320 euro hirigintza jarduerari dagozkio eta gainontzekoa, 110 milioi euro, Iruñeko Eskualdeko trenbide sistemari.


ADIF trenbideko azpiegituren obrak kontratatzeaz, exekutatzeaz eta ordaintzeaz arduratuko da, Partzuergoak ematen duen finantzazioarekin. Horretarako, aurreikusi da ADIF-ek Partzuergoari bertan atxikitako egungo trenbide kiribileko lurralde guztien jabetza doan ematea, baita aipatutako kiribila kentzeak sortutako kalte-ordainerako eskubide guztiak ere.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa