(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak hitzarmen bat onetsi du Tuterako UNED-ekin Osasun Zientzietako ikasleek praktikak egin ditzaten

astelehena, 2007.eko martxoak 5

Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmen bat onetsi du gaurko bilkuran, Osasun Departamentuak eta Tuterako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak sinatzeko Osasun Zientzietako ikasleek praktikak egin ditzaten Tuterako Osasun Barrutian.


Hitzarmenaren helburuek irakaskuntza, laguntza eta ikerkuntza arloak ukitzen dituzte. Irakaskuntza arloan, helburua da Tuterako Osasun Barrutian Osasun Departamentuak dituen baliabideak ahal den guztia erabiltzea UNED-en irakaskuntzan, Osasun Zientzietako lehen, bigarren eta hirugarren zikloan, eta osasun profesionalen kualifikazioaren mantentzean laguntzea.


Laguntza arloan, hitzarmenak lankidetza sustatzen du irakaskuntza unibertsitarioak erabiliak izan daitezen osasun laguntza eten gabe hobetzeko.


Azkenik, Osasun Zientzien arloko ikerkuntza sustatu nahi da, Osasun Departamentuaren jarduerak eta Tuterako UNED-enak koordinatuz.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa