(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ekonomiak bere ibilera hedagarria sendotu du 2006. urte amaieran asteartea, 2007.eko martxoak 6

Lanaren bilakaera positiboa, inflazioaren beherakada eta aurrekontuen superabita iazko ezaugarriak izan dira


Nafarroako ekonomiak sortutako Barne-Produktu GordinaK (BPG), iazko laugarren hiruhilekoan, %4,1eko igoera izan zuen, aurreko urtearen denboraldi berberarekin konparatuta, hau da, hirugarren hiruhilekoa baino bi hamartar gehiago. Horrela nabarmendu da Boletín de Coyuntura Económica de Navarra aldizkariaren 64. alean. Aipatutako lana gaurko prentsaurrekoan aurkeztu da, Gobernuaren Lehendakariordea eta Ekonomia eta Ogasuna Departamentuko kontseilari Francisco Irirbarren Fentanes jaunaren eskutik.


Iazko urtean ekaina arte, emaitzak baxuxeagoak izan ziren, ondorioz, ekonomia hazkuntzaren tasa %3,9an kokatu zen, alegia, sei hamartar gehiago, 2005. urterako balioetsitakoarekin konparatuta. Osagarri gisa, jardueraren profil hedagarria bizkortzeari esker, herriko lan-merkatuak aldeko jarrera izaten jarraitu zuen, lan-hobekuntzetan, kontratazioan eta langabeziaren beherakadan islatutakoarekin bat etorrita.


Bestalde, Nafarroako BPG indizeak laugarren hiruhilekoan izandako igoerak Espainiarako, hirugarren hiruhilekoan balioetsitakoa gainditu du (hamartar bat), eta euro gunerako balioetsitakoari dagokionez, berriz, zortzi hamartar gehiago izan ditu, aurretik lotutako 1,1 puntuko diferentzialarekin alderatuta. Urteko terminoetan, Nafarroak eta Espainiak euren hazkuntza-tasak berdindu zituzten, eta euro guneak baino 1,1 puntu gehiago lortu zituzten.


Nafarroaren ekonomia, 2006. urte amaieran, bizkor hazi zen. Eskaintzaren ikuspuntuaren arabera, hazkuntza hori industria adarrak lehenera itzultzearen eta eraikuntzaren profil hedagarri nabarmenaren ondorioa izan zen. Bi horiek aise konpentsatu zuten zerbitzuen hazkuntza ibileraren moteltzea eta nekazaritza adarren ahultze nabarmena.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa