(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Volkswagen Fundazioa -Nafarroako Kutxak lankidetzako hitzarmen berri bat sinatu dute "Parque Polo" parkearen jarduerari buruz asteartea, 2007.eko martxoak 6

Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza, Justizia eta Barnea Departamentuko kontseilariak, Javier Caballero Martínez, gaur goizean Volkswagen Fundazioa – Nafarroako Kutxako patronatuaren lehendakariarekin, Emilio Sáenz Grijalba, lankidetza hitzarmen berri bat sinatu du, "Parque Polo" bide hezkuntzako parkearen jarduerak 2005-2012 aldiko Nafarroako Bide Segurtasunaren Estrategiarekin bat egiteko.


“Parque Polo”

Ikasle batek foruzainaren azalpenak arretaz hartzen "Polo Parkean". ( irudia handitu )

Aurreko 2005-2006 ikasturtean, guztira, 3 eta 16 urteko 8.835 ikasle pasa ziren "Parque Polo" parketik. Era berean, instalazioetan, 163 jardunaldi antolatu ziren, alegia, urte horretako eskola-eguneko %90a.


Gogoratu behar da Volkswagen Fundazioa – Nafarroako Kutxako helburua gizarte intereseko jarduerak sustatzea dela, eta bereziki, bide hezkuntza eskolako haurren artean sustatzea, gizabidezko jarrera bide jarreraren garapenean sustatuz, jarduera publikoen bidez. Helburu horretarako, eta 1999. urtetik, Fundazioak, Nafarroako Gobernuaren arauekin bat eginez, haurrentzako "Parque Polo" gunearen erabilera eskaintzen du. Parkeak 20.320 km karratuko azalera du eta bere erabilera, gaur sinatutako hitzarmenaren arabera, 2005-2012 aldiko Nafarroako Bide Segurtasunaren Estrategiarekin bat etorriko da.

Gogoratu behar da, 2005eko uztailean, Nafarroako Gobernuak aipatutako estrategia ontzat eman zuela. Bere helburua bide segurtasuna sustatzeko eta trafikoak eragindako heriotzen %50a 2010. urte arte murrizteko jarduerak urte anitzerako antolatzea da. Bide segurtasunerako plan edo agiri hau 9 arlo estrategiko, 28 jarduera ildo eta 148 helburuetan egituratzen da, 190 programa eta jardueren bidez banakatuta.

Nafarroako Gobernuak Polo Parkeari eginiko ekarrerak


Gaur goizean sinatutako hitzarmen berriaren arabera, Foru Gobernuak urtero 100.000 euro emango ditu, aipatutako parkearen instalazioetako mantenu gastuak finantzatzeko: ura, energia elektrikoa, garbiketa, gasa, erregaia eta gastu orokorrak.


Era berean, "jardueren etxola" bat eraikitzea hitzartu da, Foru Komunitatean garatzen diren Bide Segurtasuneko programei eta kanpainei erreferentzia egiteko (Nafarroako Bide Segurtasuneko Estrategiaren barruan), parkeko gainontzeko jarduerekin batera. Nafarroako Gobernuak emandako diru-laguntzarekin "Parque Polo" parkeko koordinatzailearen eta hezkuntza programak garatzen dituzten begiraleen kontratazioa ere finantzatzeko erabiliko da.

Halaber, hitzarmenaren arabera, Lehendakaritza, Justizia eta Barnea Departamentuak ikasleen prestakuntzan parte hartu dezake, Foruzainak ekarriz, jarduerak hala eskatzen duenean, bertako polizia hiritarrengana, txikietatik, gerturatzeko. Hasiera batean, bi agente aukeratuko dira lan horretarako, eta jarduera gehiago garatzen diren unetan bi horiek lau bilakatu ahal izango dira.


Bestalde, jarraipen batzorde bat sortzea ezarri da, Volkswagen Fundazioa – Nafarroako Kutxako hiru ordezkariez, eta Nafarroako Gobernuaren beste hiru ordezkariez osatuta. Batzorde horrek ikasleak hezkuntza programa desberdinetatik pasa direla jakinarazi eta prestakuntza jarduera berriak proposatu edo daudenak hobetu beharko dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa