(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOZ-Oko erresonantzia magnetikoko unitate mugikorra Lizarrara eraman dute asteartea, 2007.eko martxoak 6

Martxoaren 8a arte egongo da eta Egako hiriburuko Osasun Arloko 140 gaixoen kontsultak artatuko ditu


Erresonantzia magnetikoko unitate mugikorra

Kutz kontseilaria, eta bere depart tuko goi-karguak erresonantzia magnetikoko unitate mugikorraren aurkezpenean, Iruñan. ( irudia handitu )

Nafarroako Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea erresonantzia magnetikoko unitate mugikorra gaur goizean Lizarrara eraman dute. Bertan, Garcia Orokoyen Ospitale ondoan aparkatuta egongo da 140 gaixo inguru artatzeko, datorren osteguna arte, hilak 8. Osasuna Departamentuko kontseilaria, María Kutz Peironcely, hornikuntza mugikor hau iristerakoan bertan egon da. Adierazitako unitateak, izaera ibiltariarekin, Nafarroako herri nagusietan zerbitzua eskainiko du.


Unitate mugikor hau abian jarri zen urriaren 5ean eta egunean 30 eta 35 erresonantzia eta hilean 800 baino gehiago egiteko gaitasuna dauka. Urtarriletik, hitzorduetarako egun gehiago jarri dira eta orain igandean ere erabilgarri izango da. Hornikuntza berria jarri da, erresonantzia magnetikoen %80a anbulatorioetako gaixoei dagozkielako, eta era horretan, gaixoak ez dira mugitu behar eta beharrezko baliabideak gerturatzen zaizkie.


Abian jarri zenetik, 2006ko urtarrilaren 31 arten, 2.320 erresonantzia egin dira. Lehenengo bost astetan, unitate mugikorra Iruñeko Nafarroako Ospitaleko barrutian instalatu zen eta bertan 604 erresonantzia magnetiko egin ziren. Iruñean, martxoaren 9an berriz instalatuko da. Azaroaren bukaeran Tuterara iritsi zen, eta bertan, geroztik, hilean lau egunez instalatzen da, Erriberako gaixoak artatzeko. Abendua eta urtarrila artea, Iruñeko General Solcahga Anbulatorioko itxaron zerrendan zeuden gaixoak artatu dira.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa