(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Caballero kontseilaria buru izan da Etorkinenganako Arretako Bulegoaren eta Nafarroako etorkinen elkarte eta federazio desberdinen lehenengo bileran asteazkena, 2007.eko martxoak 7

Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza, Justizia eta Barnea Departamentuko kontseilaria, Javier Caballero Martínez, Barneko zuzendari nagusiaren laguntzarekin, Juan Ramón Rábade Iráizoz, atzo arratsaldean buru izan zen Etorkinenganako Arretako Bulegoaren eta Nafarroan erregistratutako etorkinen elkarteen arteko lehenengo bileran. Aipatutako bulegoaren ordez, María Jesús Vicente Goicochea koordinatzailea joan zen eta bertaratutakoei erakunde berria garatzen ari den lan desberdinak azaldu zizkien. Horren instalazioak otsailaren 14an inauguratu ziren.


Bileraren irudia

Caballero kontseilariak eta etorkinen elkarte ezberdinek egindako bileraren argazkia. ( irudia handitu )

Gogoratu behar da aipatutako Bulegoak, atzoko bileran bertaratutako elkarte desberdinei ezagutzera eman zitzaien bezala, honako helburu nagusiak dituela: etorkinei Nafarroako gizartean txertatzeko baliabideak eskura jartzea eta etorkinen elkarteen eta tokiko erakundeen arteko jarduera koordinatzea, eta inmigrazioaren fenomenoaren "behatoki" eta "interesen bulego" bilakatzea, Nafarroako etorkinak euren jatorriko herriko ordezkariekin harremanetan jarriz.

Hala ere, gogoratu behar da Bulegoa ez zaiela bakarrik etorkinei zuzentzen, baizik eta Nafarroako hiritarren iradokizunak eta kezkak ere biltzen ditu (harrera biztanleak) inmigrazioaren fenomenoari dagokionez. Horretaz gain, etorkinek aurre egin beharreko planeamenduak eta arazoak ere barne hartzen ditu, bi sektoreen arteko "zubi" lanak eginez.


Helburu desberdinak ezagutzera emateaz eta elkarte desberdinei zeintzuk diren Nazioaren Gobernuari dagozkion eta zeintzuk diren Foru Gobernuari dagozkion izapideak azaltzeaz gain (Atzerritarren Legeak araupetutako alderdiak), bileran etorkinen elkarte guztiak ordezkatzen dituen batzorde bat sortzeko ildoak ezarri ziren, elkarte horien eta Bulegoaren arteko harremana arinagoa eta zuzenagoa izateko. Horretaz gain, fitxa bat eman zitzaien horiei buruzko datu guztiak eguneratzeko.

Bilerara bertaratutako federazioak eta elkarteak


 Hauek izan ziren atzoko bilerara bertaratutako etorkinen elkarteak eta federazioak:


-Federazioak: Federación de Asociaciones de Inmigrantes "FAIN", Federación Navarra de Comunidades Extranjeras "FENACE", Federación Casa de las Naciones.

- Amerikako herrialdetako elkarteak: Centro Argentino Navarro (Argentina), "NABRASIL" (Brasil), Comunidad Viva mi Patria Bolivia, Club Real Santa Cruz (ambas de Bolivia), Centro Cultural Chileno "Pablo Neruda", Asoc. Cosmos Club de Fútbol, Casa Chile, Centro Cultural "ANICHILA", Casa de Chile en Navarra (guztiak Txilekoak), Asoc. "ASOCOLON", Inter. Colombia Deportivo, Colombia Ritmo y Cultura (guztiak Kolonbiakoak), Asoc. Dominico-Española, Asoc. Casandra Damirón, Asocudona (guztiak Dominikar Errepublikakoak), Ecuanavarra, Asoc. Ecuatoriana Nuevo Horizonte, Asoc. Oriente Ecuatoriano, Asoc. Pro Ecuador "APROE", Asoc. Vírgen del Cisne, Coordinadora de asociaciones de ecuatorianos en Navarra CAENA, Centro Ecuatoriano de Alsasua, Club S.C y Dep. La Tricolor Nacional, Asoc. Ecuatorianos de Cintruénigo, Asoc. Cultural Ecuatorianos Quechuas, Asoc. Unión Latina, Asoc. Ecuatoriana Amazonas (guztiak Ekuadorrekoak), Asoc. Contigo Perú, Casa Perú, Asoc. Deportiva Real Lima (guztiak Perukoak), Centro Venezolano "ASONAVE" (Venezuela), Aso. Estudiantes Latinoamérica eta Aso. Hispanoamericana Simón Bolívar.


-Afrikako herrietako elkarteak: Asociación de Argelinos en Pamplona "La Paz", Asoc. de Cameruneses de Navarra "ACNA", Asamblea del Congo de Navarra, Asoc. de Malianos en Navarra "AMEN", Comunidad Árabe Bereber "CABE", Asoc. de la comunidad OFU O BI IGBO (Nigeria), Asoc. de Senegaleses de Navarra.


-Europako herrialdetako elkarteak: Asociación de Búlgaros de Navarrra RODINA, Asociación "ORFEY" (biak Bulgariakoak), Asociación de Moldavos (Moldavia), Asociación de Rumanos de Navarra, Asociación "Rumani Unitiva" (Errumania), Asociación Rusa "RADUGA" (Errusia).


-Bestelako elkarteak: Asoc. de Africanos Unidos "HALDY FOTTY", Alter-Nativas, Asoc. de Mujeres Entreculturas, Asoc. de Mujeres Inmigrantes, Asoc. 15 de Noviembre.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa