(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako meteorologia eta klimatologia web orriari esker eguraldia ezagutu daiteke denbora errealean

asteazkena, 2007.eko martxoak 7

Nafarroako Gobernuak bere meteorologia eta klimatologiako web orrian berrikuntza garrantzitsuak egin ditu. Horien bidez, ezagutu daiteke Foru Komunitateko zonalde desberdinetan azken minututan erregistratutako eguraldia, hamaika behatokiek emandako datuei esker. Nahi dutenek informazio hori lortu dezakete http://meteo.navarra.es helbidearen bidez.



Halaber, web orriak meteorologia behatoki automatikoen fitxa klimatikoak eskaintzen ditu, instalatu zirenetik behatoki hauetan erregistratutako parametro ugarien historiko batekin eta eguzki energiari buruzko informazioarekin, Industria Departamentuak sutatuta. Azken hori oso egokia da energia berriztagarri hori aprobetxatzeko.


Andrés Ecioloza Carballo jaunak, Nekazaritza eta Abeltzaintza Departamentuko zuzendari nagusia; Miguel Donézar Díez de Ulzurrun jaunak, Nekazaritza Baliabideen Ebaluazioko Atalaren burua, berrikuntza horien berri eman dute gaurko prentsaurrekoan.


Hain zuzen ere, meteo.navarra.es web orriko sarrerara sartu ondoren, eskuineko goiko atalean, behatokien datuei buruzkoa, goitibeherako menu bat agertzen da eguraldia denbora errealean eskaintzen duten hamika behatokiekin: Aguilar de Codés, Zarrakaztelu-La Oliva, Doneztebe, Lizarra, Etxarri-Aranatz, Iruña-Larrabide, Remendia-Zaraitzu, Sartaguda, Tafalla, Tutera-Montes de Cierzo eta Esa. Aukeratutako behatokian klikatu ondoren, tenperaturari, hezetasun erlatiboari eta euriari buruzko informazioa agertzen da, hori guztia denbora errealean eta hamar minutuko denbora-alditan eguneratua, eguzkiaren ordutegiaren arabera.


Informazio orokor honen eskuinean eskura izango diren lau informazio mota aurkitzen dira: denbora errealeko datuak, behatokien datuak, klimatologia, eta eguzki energia. Hain zuzen ere, "denbora errealeko datuei buruzko" atalean, hurrengo parametroak ezagutu daitezke, hamaika behatokietako bakoitzak denbora errealean neurtuta: tenperatura eta airearen hezetasuna 2 metrotan, haizearen norabidea eta abiadura 10 metrotan eta erradiazio orokorra (w/m2).


Bestalde, "behatokien datuei buruzko" atalean, meteorologia behatokien sarean erregistratutako datuak kontsultatu daitezke, foru geografia guztian zehar banatuta. Eguzki energiari buruzko atalaren bidez, berriz, inklinazio eta orientazio jakin baterako erradiazioa eta erradiazioaren neurri historikoak kalkulatu daitezke, metereologia behatoki bakoitzeko.

Dokumentazioa:
Albiste osoa
http://meteo.navarra.es

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa