(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Memoria de Pío Baroja" erakusketak idazlearen bizitzaren eta literaturaren ibilbidea errepasatu du asteazkena, 2007.eko martxoak 7

Erakusketa Nafarroako Museoan izango da maiatzaren 27a arte, gaur arratsaldean inauguratuko da San Lehendakariaren eskutik


Pío Baroja

Katalogoaren portada. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Kultura Ministerioko Kultur Ospakizunen Estatuko Elkarteak (SECC) Pío Baroja idazlea eta haren lana (1872-1956) gogoratu nahi izan dute bere heriotzaren 50. urteurrenean, "Memoria de Pío Baroja" erakusketaren bidez. Aipatutako erakusketa gaur inauguratuko da Nafarroako Museoan, Madrileko Museotik igaro ondoren.


Joaquín Puig de la Bellacasa jaunak, Pío Caro Baroja-ren aholkularitza zientifikoaren laguntzarekin, koordinatutako erakusketak Donostiako idazlearen bizitza eta literatura ibilbidea errepasatzen ditu, 250 lan baino gehiagoren bidez. Horien artean, argazkiak, eskuizkribuak, gutunak, erretratuak, pinturak eta bere lanen eta inguratu zuten idazleen lanen lehenengo argitarapenak aurki ditzakegu. Erakusketan berak estimatzen zituen eta bere oroitzapenetan aipatzen dituen margolari eta idazle lagunen lanekin irudiztatu da, besteak beste: "Desde la última vuelta del camino" eta oroitzapenetako beste aleak. Halaber, bisitariak idatzi zituen edo bere eleberrien giroa fidelki islatzen duten margoak ikusi ahal izango ditu, esate baterako: Juan de Echevarría, Darío de Regoyos, Daniel Vázquez Díaz, Aureliano de Beruete, Rafael de Penagos, Gustavo de Maeztu, Ramón de Zubiaurre eta Ricardo Baroja-ren lanak.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa